“Minutu batez, segundo batez, enpeinatzea aski da”

  • Belaunaldi bakoitzak bere lengoaian egiten du. Eta Joxemari Ostolaza ‘Xalbardin’-ek, Josu Landak eta Malores Etxeberriak eurena hautatu dute: a cappella errezitaldia. Bertso eta olerkiak hola, apaingarririk-apainkeriarik gabe, bateria sampler edo bideojockeyrik gabe, adinarentzako lifting gabe. Plaza erraza dute, aspaldiko lagunak, gehienak.


2019ko maiatzaren 27an - 12:03
Joxemari Ostolaza, Malores Etxeberria eta Josu Landa. Argazkia: Dani Blanco.

Dena da Hautua. Jose Luis Otamendiren olerkiarekin egin dute lehen aldarrikapena: euskara ez da beharrezkoa, eta hain zuzen derrigorrezkoa ez delako da libre aukeratzea zer hizkuntzatan mintzatu. “Eta hitzek beti naramate norbaitengana”. Komunitatea, nazioa, sortzen du euskarak; eta ez halabeharrez, halanahiez baizik. Nahi dugulako elkartzen gara, nahi dugulako gara. Utzi albo batera euskara-ikasi-lana-lortzea-errazagoa-da diskurtso txatxu hori. Eta elkartu gaitezen izan nahi dugun lakoak. Ezin enpeinatu euskararik gabe.  

1975eko martxoaren 9ko Zeruko Argia-n Isabel delakoak salatuko ditu Azpillaga eta Lazkao Txiki bertsolariak, euren “matxismoa delako hori”. “Jaunak ezberdin egindakoa nola berdinduko genuen gizakiok”, aritu omen zen Lazkao Txiki emakumeen eskubideei buruz. Isabelek zuzen erantzun “ez dugu gizonokin berdindu nahi, zuek ere libre ez zaretelako”. Bertsolariak herriaren esnatzaileak izan daitezke, baldin eta soilik baldin, ez badute ahazten –edo barregarri bihurtzen– herritarren erdia. Zapalkuntzaren adina dauka honen kontrako borrokak. Ezin enpeinatu feminismorik gabe.

Prima gaiztoak prima eijerra kolpatu. Ezin da gure historiaz hitz egin aipatu gabe, tamalez, tortura. Legez kanpokoa, zein legezkoa. Euskaldunon Egunkaria-ko lagunena, adibidez, gertukoa, ezaguna, injustua, mingarria. Minbiziaren eragilea. Ezin enpeinatu oinazerik gabe.

Enpeinuak ez gaitu libratu faxismotik ere. Ekhiñe Izagirrerekin batera xuxurlatu du polifoniak aldarrikapena: “Francok hiltzerik/ lortu ez zuen/ gorria naiz/ (...) sorgina naiz/ (...) euskalduna naiz/ Hildako guztien izenean/ ez dira pasako!”. Ahotsak oihartzunekin nahastu dira, hildakoak berpiztu izan balira bezala: “Ez ahaztu”. Ezin enpeinatu memoriarik gabe.

“Zurrunbilotik zurrunbilora / (...) hoietxek ziren gure sexua / droga eta rokanrola”. Batailatxoak kontatzeko aukera nola alferrik galdu batailatxoak kontatzeko aukerak dituenak? Argian igarotako pasadizoak eta “pulamentua” ekarri dute bertara. Keriarik gabe eta tasun dezenterekin, ederra da oroimena ez denean oroi-mina, noizbehinka bada ere. Izan ere, ezin enpeinatu lagunik gabe.

Baina batailatxoak gorabehera, ez gaude atzera begirako ekitaldi batean “gure garaian” errekurtso literarioa gastatu arte erabili izan dena. Bakoitzaren enpeinu bakoitzari esker, belaunaldi guztiok saiakera beraren aurrean izan gara (hirutan, lautan jarrai), eta elkar ezagutu dugu.

Belaunaldi bakoitzak izan dezake bere lengoaia. Baina belaunaldi oro ezagutu daiteke hurrengo belaunaldian. Belaunaldiak ez baitira desagertzen: ederra dena bizirik mantentzen delako, gihar-bihotz berrietan. Enpeinatzea libre izateaz gain, eraginkorra ere badelako. Eta “hain gazteak” izan gabe, “oraindik ere mereziko duelako enpeinuetan hasteak”; asko –gehiegi– dugulako egiteko.

“Handitarako beharko dugu/ txikitik ere eragin / esne berrien, gorputz berrien / ume berrien emagin. / Enpeinatzea ez bada libre / alferrik dugu indarra / hau da txoriak gari tartean / goseak egon beharra.”

Saiatuko al gara?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-09-20 | Iker Barandiaran
Eguzki izpi gabekoak hunkitzen

Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------

Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]


Chill Mafia taldeak jotzeari utziko diola iragarri du

Taldeak bere azken lana izango den Agur eta ohore x allá va la despedida lana kaleratu berri du. Oholtzak utzi eta agur bira egingo dutela iragarri du Chill Mafiak hiru urteren ostean. Iruñean abenduaren 25ean egingo dute azken kontzertuetako bat.


Makrofestibalak: ezin neurria hartu eukaliptoari

Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]


2024-09-12 | Xalba Ramirez
Erreskatatu-ka-tu-tu-ka

Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------

Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Eguneraketa berriak daude