Milaka pertsona mobilizatu dira Galesen independentziaren alde

  • Wales says yes (Galesek baietz dio) lemapean egin dituzte manifestazio jendetsuak herrialdeko hainbat hiritan.

Independentziaren aldeko manifestariak. Argazkia: @YesCymru

Milaka galestarrek Merthyr Tydlf herriko kaleak bete dituzte igandean independentziaren alde. Antolatzaileek 5.000 pertsona izan direla baieztatu dute, baina Galesko beste herri batzuetatik joateko zuten zailtasuna dela eta, Cardiff eta Caernafron hirietan ere martxa egin dute Galesen askatasunaren alde.

Merthyr Tydlf herrira joateko trenak jendez gainezka zeudela baieztatu dute, eta pertsona askok beren herrian geratu behar izan dute, baina horrek ez du jendea geldiarazi, Cardiff hiriburuan eta Caernafron herrian ere mobilizatu baitira.

Brexit-a funtzio garrantzitsua betetzen ari da Eskozia eta Galesen, eta mugimendu independentista hauspotzen ari da. Gwynoro Jones laborista ohiak esan du Galesen etorkizuna kontuan hartu beharko dela, Erresuma Batuko gobernuaren “politika lotsagarriak” eta “tentsioa” direla eta: “Brexit-ak 2020 urte guztia hartuko du egonkortzeko, baina guk Galesen jarri behar ditugu indarrak”, esan du Jonesek.

Neville Southall futbol jokalari ohia eta Eddie Butler errugbi jokalari ohia eta kirol esataria izan dira manifestazioan hitza hartu duten pertsonak. “Munduko herrialde handiena da hau, baina ez da guztiz ona dragoia izatea, ezin badu orro egin”, esan du Southallek jendaurrean. “Galesen klase sistema suntsitu behar dugu. Denok berdin izan beharko genuke” esaten amaitu du futbol jokalari ohiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gales
2022-11-14 | Sustatu
Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa kalean da: Cwis Bob Dydd

Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa irten berri da merkatura, 12 asteko denboraldi batekin eta Cwis Bob Dydd izenarekin. Jokoa CodeSyntax euskal enpresak garatu du, Tinopolis ekoiztetxe galestarrarekin batera, bertako S4C galesezko telebista publikoaren enkarguz, eta S4C... [+]


Galesezko oinarrizko ezagutza eskatuko die gobernuak funtzionarioei

2050. urterako sektore publikoa guztiz elebidundu nahi du Galesko Gobernuak. Milioi bat gales hiztun izatera heldu nahi dute 30 urte barru. 


Berdintasunaren ikurra eta desberdinkeriaren biktima

Robert Recorde fisikari eta matematikari galestarrak berdintasunaren ikur matematikoa asmatu zuen. 1557an, ikurra asmatu zuen urte berean, Southwarkeko King’s Bench espetxean sartu zuten konde baten agindua ez onartzeagatik. Hurrengo urtean hil zen, giltzapean eta... [+]


Galesek legebiltzar propioa izatea lortu du eta bertako hizkuntzan eman diote izena

Orain arte Galesko Asanblada Nazionala zena, Galesko parlamentu bilakatu da, eta bertako hizkuntzan jaso du izendapena: Senedd Cymru. 21 urteko prozesuaren ostean heldu da parlamentuaren onarpena. Izan ere, legeak eratzeko eta zergak kobratzeko eskubideak lortzeko prozesuan egon... [+]


Eguneraketa berriak daude