Milaka euskaltzale bildu dira Mungian, Bizkaiko ikastolen jaian

  • Larramendi ikastolak antolatu du 39. Ibilaldia, Mungian, eta milaka lagun elkartu dira zirkuituaren lau guneetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Legea lortzeko akordioak bilatzeko eskaera egin du Ikastolen Elkarteak.


2017ko maiatzaren 29an - 10:08
Arg.: @Ibilaldia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Egunero Alkarregaz” leloarekin, ikastolako familiek eta herriko eragileek urtetan zehar egin duten elkarlana nabarmendu dute.

Ager Izagirre Mungiako alkateak, Kristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak eta Unai Rementeria Bizkiako Ahaldun Nagusiak parte hartu dute hasiera ekitaldian. Ikastolako lehen promozioko ikasleak omendu dituzte, Larramendi ikastolak aurten 50 urte egin ditu eta.

Egun osoan zehar publiko guztiari zuzendutako ekintzak izan dira ibilbidean zehar, egitarau “herritarra, parekidea eta partehartzailea” antolatu dute. Eguraldia lagun izan dute bertaratutakoek.

Santurtzi Ikastolak hartu dio lekukoa Mungiakoari, datorren urteko jaia prestatzen hasteko.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.