2021eko Ibilaldiaren ‘Kala kalata!’ abestia aurkeztu dute

  • Aurten Leioa eta Sopelan ospatuko den Ibilaldiaren abestia eta bideoklipa kaleratu dituzte, Kala kalata! leloa oinarri hartuta jarri dio letra Xabi Payak.


2021eko martxoaren 15ean - 13:21
Argazkia: Ibilaldia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Sopelan eta Leioan egingo dute maiatzaren 30ean, Ander Deuna eta Betiko ikastolek antolatuta. Kala kalata! lema oinarri hartuta aurtengo Ibilaldiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Xabi Payak jarri dio letra abestiari, eta musika Xabi Aburruzagak. Abeslarien artean, ikastoletako ikasleez gain Aiora Renteria, Maitane Salvador, Iholdi Beristain eta Itziar Ituño daude.

"Letraren egileak inor baino hobeto jakin du berba gutxitan biltzen lelo horrekin adierazi nahi dena" ,azaldudute antolatzaileek. Hain zuzen ere, "bidaia honetan, goitik behera eta hezur mamiraino busti beharra dagoela" adierazi nahi izan dute: "Busti beharra euskara ezagutu eta ikasteko, busti beharra euskaraz mintzatzeko, busti beharra euskara edonorekin edonon eta edonoiz erabiltzeko, busti beharra, azken batean, euskaraz bizitzen ikasteko". 

 

 

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.