"Goiz batean, amets aztoragarri baten ostean, Gregor Samsak zomorro zatar bihurturik aurkitu zuen bere burua". Horixe da Kafkaren Metamorfosiaren hari nagusia. Gertatzen ari zaidanarekin parekotasun itzela aurkitzen diot, eta istorioaren ideia horrek bisitatzen nau behin eta berriz.
Konfinamenduaren hasieratik errutina bat ezartzeko gomendatu ziguten, eta zintzo bete egin dut hau luzerako zihoala ohartu nintzen momentutik. Egunero, formal, itzartu eta gosari ederra dastatu ondoren, ordenagailua piztu eta burugogor betetzen dut nire telelana. Segun eta nolakoa den eguna, batzuetan, bulegoan baino zintzoago betetzen dut, hozkailuaren edo beste entretenimendu batzuen deiak menperatuz;
Janari osasungarririk prestatzen saiatzen naiz, eta arratsaldean, baita fisikoa eta mentala ere zaintzen dut. Ariketa batzuk egin ondoren, liburuak edo artikuluak irakurtzeaz gain, interneten bidezko kurtsoren bat egin dut. Eta noski, aperitibo txiki bat egiteko denborarik bada, kapritxo txikiak zaindu behar dira eta.
Lehenengo egunetan egoera berria gustuko nuela esan beharra daukat. Nire errutina erabat aldatu zen egun batetik bestera, eta aldaketa hori besoak zabalik hartu nuen. Frenesiari ohituta, atseden bat ondo zetorkidala pentsatu nuen, eta lehen azaldutako errutinak zorroztasun handiz hasi nintzen osatzen.
"Lehenengo egunetan egoera berria gustuko nuela esan beharra daukat. Nire errutina erabat aldatu zen egun batetik bestera, eta aldaketa hori besoak zabalik hartu nuen. Frenesiari ohituta, atseden bat ondo zetorkidala pentsatu nuen, eta lehen azaldutako errutinak zorroztasun handiz hasi nintzen osatzen"
Orduan, aszeta gisa ekin nion neure burua ikusteari. Gomendio guztiak jarraitzeko asmoz, eta errazionamendua xedea, saiatu nintzen despentsan nuena ahalik eta gehien luzatzen, esposizio gutxiena izateko. Nabaritzen nuen kanpoko tentazioek deitzen nindutela, eta aldi berean, haiei uko egiteak indarberritzen ninduela sentiarazten zidan. Aurrerago kapritxoa zena ere, dogma bihurtu nuen eta nire gorputza forman mantentzeko egunero errepikatzen nituen ariketa guztiak amaitu ondoren, behin dutxa bat hartuta, oliba batzuk jaten nituen, jateko gogorik izan ez arren.
Baita lehen ere oso baxu entzuten zen barruko ahotsa hasi nintzen ozenago entzuten eta arreta jartzen, hartu-eman estu bat josiz. Arimak eta biok entzuten genion elkarri. Orduan, dena sistematikoki hasi nintzen egiten. Nik diseinatutako plana itsu-itsuan jarraitzen nuen, erotasuna nire atzetik zebilela uste nuelako. Hain sistematikoki egiten nuen dena, ezen nigan baino beste gauza batzuetan ez pentsatzeko denborarik utzi zidan.
Pixkanaka, konturatu nintzen ezagutzen nuen Nia ez zela irudikatu nuen bezalakoa; askoz sakonagoa eta zailagoa baizik, eta korapiloz beterik. Banan-banan, korapilo bat askatzen nuen bakoitzean, nitaz zerbait gehiago kausitzen nuen, eta joko horretan sartu nintzen droga batez mintza bagina bezala.
Orain, hainbeste hondeatu dut ariman zeren eta galduta nabil, eta ezin diot utzi pentsatzeari nor naizen benetan: aurrekoa, ala meazulo honetan hainbeste induskatu ondoren aurkitu dudana. Izutzen nau hau amaituko denean kanpoan zain daukadanak ez onartzeak, ezta nik kanpokoa ere.
Metamorfosiaren ideia kusan dabil nire buruan. Eta Gregori gertatu zitzaiona gertatzen bazait? Eta gau luze honetatik beste gauza batean bihurturik esnatzen banaiz? Krisi hau erabateko aldaketa izango dela diote, eta gizarteak, ez duela ezagutu dugun bezala izaten jarraituko.
Orain, gizarte berri honetan zomorro bihurturik esnatzeak izutzen nau.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]