2.100 lagunek bete dute Landako, bertso saioari giro beroa emanez. Aitor Mendiluze gailendu da 740,5 punturekin, bertsotan eroso eta erritmo bizian jardunda. Sei bertsolarietatik bost sailkatu dira finalerdietako bigarren fasera, Miren Artetxe izan da kanpoan geratu dena.
Pixkanaka joan da giroa berotzen Durangoko saioan. Bertsolariek ariketa guztietan maila txukuna eman bazuten ere, aise gailendu da Mendiluze. Koska bat gorago egon da saio guztian zehar: eroso, bizkor eta lasai. Maialen Lujanbiorekin batera sailkapenaren lehen postuetan jarri da finalaurrekoen bigarren itzulia hastear denean.
Urtebetetze ospakizunak izan dituzte hizpide bertsolariek kartzelako bertsoetan: “Amaitu da ospakizuna, dena jasotzen ari zara” izan da Amaia Ugalde gai jartzaileak botatako gaia. Besteak beste, Artetxe kanpotarren ospakizunez oroitu da, Miren Amuriza down sindromedun ume baten amaz, bertso borobila eta hunkigarria osatuz, eta Iñaki Apalategik Idoiaren 95 urteko aitonaren urtebetetze festan bizitakoa nabarmendu du. Jon Maiak habaneran abestu du, oraindik txapelketan entzun gabeko doinuan.
Seiek ildo beretik jo arren, Oihana Iguaranen bakarkakoa izan da azpimarragarriena: 60 urte bete berri dituen amamari bere urtebetetze festa jasotzea tokatu eta ospatzeko ezer gutxi zuela uste zuenean, gizona erratzarekin agertu izanaren poza hartu du ardatz.
Epaileen erabakiek inor gutxi harritu dute: 60 puntuko aldea atera dio Mendiluzek bigarrena izan den Amurizari. Iñaki Apalategik lortutako 648 puntuak izan dira finalaurreko bigarren itzulira pasatzeko muga:
Bigarren itzulirako dena prest
Hemendik aurrera finalera sailkatzeko bigarren itzulia hasiko da. Saioetako irabazle eta bertsolarien puntuazioei erreparatuta osatu dira finalaurrekoen bigarren itzuliko saioak:
Oraindik BECekoa liseritu baino, irentsi beharrean nago. Zer nolako finala eman digun zortzikoteak! Hasi eta buka. Bejondeizuela eta eskerrik asko, egun paregabea biziarazi diguzue!
Beraz bai, pozik nago, oso pozik txapelketak utzitako gazi-gozoak kendu ditudalako... [+]
Begirazun zorrotzez ebaki zuen hitz bakoitza Maialen Lujanbiok, eta larrurik beltzenei jarri zien ahotsa euskal plaza entzutetsuenean: amabakarra, prostituta, yonkia izatea hautatu zuen eta subjektu hauen bizitzetara eraman gintuen, erru, erruki zein epai moraletatik urrun... [+]
Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatu zen finala, Dani Blancoren iruditan.
Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin... [+]
Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin... [+]
Susmatzen genuen, baina aurtengo Txapelketa Nagusiak baieztatu digu: bertsoak eztabaidarako ematen du. Irailean banatu genuen pastela, Kattalin Minerrentzat kroniken erdiak, Kepa Matxainentzako beste erdiak. Geroztik bakoitza bere kasa ibili da, eta, orain, finalaren atarian,... [+]
Abenduaren 17an BECen ikusiko dugu zein izango den hurrengo lau urtez Euskal Herriko txapeldun. Gaur gaurkoz, Amets Arzallus da txapeldun nagusia: 30 urterekin jantzi zuen lehena eta bigarrenaren bila joko du igandean. BECen kantatu duen hiru finaletan gailurra zanpatu du:... [+]
Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatu ditugu ARGIA JENDEAren artean. Ondarroa eta Iturenera joan dira sarrerak.
Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatuko ditugu ARGIA JENDEAren artean. Bi sarrera bikoitz izango dira.
Abenduaren 17an 11:00etan hasiko da Txapelketa Nagusiko Finala. Zortzi bertsolariak erabakita daude: Unai Agirre izango da finaleko aurpegi berria eta Maialen Lujanbio beteranoena, seigarren aldiz jokatuko baitu. Orain arte txapelketan entzun ez dugun Amets Arzallus egungo... [+]
Abenduaren 2an Iruñean jokatu zen finalaurrekoaren kronika. Sailkapenak hau zioen: Aitor Sarriegi (698,5 puntu), Aitor mendiluze (696,5), Unai Agirre (696), Miren Amuriza (652), Alaia Martin (649,5) eta Oihana Iguaran (646).