Mendia (PSE-EE): “Kupoaren soluzioarekin Gobernu akordioan ezarritako helburuetako bat bete da”

  • Espainiako Gobernuak eta EAJk kupoaren inguruan sinatu duten akordioa  positibotzat hartu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, “EAEren eta gainontzeko erkidegoen arteko adostasunean oinarritutako autogobernuaren aldeko apustua indartzen duelako”.


2017ko maiatzaren 04an - 10:19
Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak ontzat eman du PP-EAJ akordioa (argazkia: EITB).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kupoari lotutako akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak datozen bost urteetarako eta, ondorioz, EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko ditu. Erabakiak oposizioko alderdi gehienen kritikak jaso ditu; sozialistek, ordea, ondo ikusi dute.

PSE-EEren Batzorde Exekutiboak adierazi du alderdiaren apustua dela “gainontzeko erkidegoekin egindako hitzarmenean oinarritutakoa autogobernua”, eta ziurtatu du kupoaren akordioak apustu hori sendotuko duela.

Kupoaren soluzioarekin EAJk eta PSE-EEk Gobernu akordioan ezarritako helburuetako bat bete dela adierazi du Idoia Mendiak: gobernuen arteko “desadostasun historikoa” konpontzea. Etorkizunean akordio gehiago lortzeko bidea irekiko duela ziurtatu du.


Eguneraketa berriak daude