Rajoyk EAJ “erosi” duela salatu du Podemosek

  • Euskal gizartearen eskubideak “kanbio-moneta” bezala erabiltzea leporatu dio Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak  EAJri.


2017ko maiatzaren 4an - 10:31
Podemoseko Nagua Albaren ustez EAJk "alderdi ustel baten eskuetan" utzi du gizartea (argazkia: naguaalba.com).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kupoari lotutako akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak datozen bost urteetarako eta, ondorioz, EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko ditu. Oposizioko alderdien kritikak jaso ditu.

Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak salatu du jeltzaleek “alderdi ustel baten eskuetan” utzi dutela gizartearen eskubide bat eta ziurtatu du “margen nahikoa” zutela PP behartzeko euskal gizartearen eskubideak betetzera.

Alberto Montero Podemoseko Legebiltzarreko Ekonomia bozeramaileak salatu du Mariano Rajoyren gobernuak jeltzaleak “erosi” dituela eta hauek “ez dutela oztoporik jarri”. “Plurinazionalitatea txeketegi kolpeka ulertzen dute”, adierazi du.

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!