Mediterraneoan turistekin dabiltzan ferryetan legez kanpo deportaturiko migratzaileentzako ezkutuko ziegak daude

  • Italiaren eta Greziaren arteko ibilbideak egiten dituzten ontzi komertzialetan asilo eskatzaileen itzultze ilegalak burutzeko ziega ezkutuak daudela frogatu du Lighthouse Report erakundeak.


2023ko urtarrilaren 20an - 07:00
Azken eguneraketa: 2023-01-24 09:56:16

"Asilo eskatzaileak, haurrak barne, ofizialak ez diren ziegatan atxikitzen ari dira Italiatik Greziara doazen bidaiari-ontzien sotoetan, metalezko kaxetan eta gela ilunetan, Italiako autoritateek buruturiko itzultze ilegalen estrategia jarraituz”. Ikerketa kazetaritza egiten duen Lighthouse Report erakundeak Europako Batasunean ematen den eta hain ezaguna ez den deportazio praktika honen berri eman du aste honetan.

Beste zenbait eragilerekin kolaboratuz, argazkiak, bideoak eta testigantzak bildu dituzte Veneziako, Anconako, Bariko eta Brindisiko portu italiarretara heldutako asilo eskatzaileak atxilotuak eta Greziara bueltan doazen ontzietan modu ilegalean itzuliak direla frogatzeko. Haietan ikus daitekeenez, pertsonak ontzien sotoetan atxikitzen dituzte, metalezko kutxatan eta kaioletan, duinak izatetik urrun dauden baldintzetan eta, zenbait kasutan, eskuburdinak jarrita.

Praktika honetan ari diren ferryak

2014an, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen Italiak praktika berbera erabiliz asilo eskatzaileak Greziara ilegalki itzularazi zituela, Europako Batasunean babesa eskatzeko aukera ukatu zitzaiela azpimarratuz. Erromako Gobernuak itzultze ilegalak gelditu egin zirela hainbatetan errepikatu duen arren, argitaratu berri den ikerketak argi utzi du, bederatzi urte igarota, autoritateek berdin jokatzen jarraitu dutela.

Adingabeak tarteko

Ikerketak hamabi kasuren ebidentziak jasotzen ditu, hiru adingaberenak tarteko. Haietako batek, 17 urteko afganiar batek, argi utzi du zein izan zen Italiara heltzerakoan bizitako prozesua: “Greziarako ontzian bidali ninduten bueltan, nire asilo eskaerari buruz, ez beste ezeri buruz, ezer galdetu gabe”.

Lighthouse Reportek erregistraturiko itzultze horiek guztiak Greziako Attica Group enpresaren ferryetan egin dira, eta elkarrizketatutako pertsonek salatu dutenez, izugarrizko tenperatura altuak jasan behar izan zituzten ziegetan egon ziren bitartean. Zenbait kasutan, 24 orduz baino gehiago izan zituzten bertan atxikita.

Ikertzaileek ontzi horietako batera igotzera behartua izan zen Afganistango beste asilo eskatzaile baten hitzak ere partekatu dituzte: “Bi metro luze eta 1,2 metro zabal dituen gela txiki bat da […]. Ur botila txiki bat soilik duzu, eta batere janaririk ez […]. Ontzi barruko gela txiki horretan geratu behar izan ginen, eta zailtasunak onartu”.

Pertsonak legez kanpo deportatzen ari dira halako lekuetan. (Lighthouse Report)

Aditu juridikoek eta GKEk ikerketaren emaitzak berretsi dituztela adierazi du ere Lighthouse Reportek, Italiak buruturiko praktika honi erreferentzia egiten dioten txosten ugari dituztela nabarmenduz. Haien estimazioen arabera, 2014tik hona, modu horretan ilegalki deportatuak izan diren pertsonen kasuak “ehunka” izan dira.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude