Mauleko fabrika abandonatu bat gaztetxe bilakatzen ari dira auzolanean

  • Xiberoko Botza eta Zinka ostatuaren gibelean, Mauleko Victor Hugo karrikan dagoen zapata lantegi ohia zaharberritzen ari dira zenbait herritar auzolanean. 40 urte baino gehiago abandonaturik izan den eraikina gaztetxe bilakatu nahi dute, besteak beste. Proiektuak Üsina du izena.

Argazkia: Xiberoko Botza

2022ko urtarrilaren 5ean - 16:29
Azken eguneraketa: 11:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

500 metro koadroko espazioa Baionako Kutx ala pil taldearena da, baina Ipar Euskal Herrian etxebizitza eskubidearen alde lanean ari den Etxalde elkartearen esku utzi dute kudeaketa. Hala, apirilean Etxaldek herritarrei dei egin zien proposamenak bidaltzeko, eraikinarekin zer egin erabakitzeko. Gazte talde bat biltzen hasi berri da gaztetxe baten sortzeko gogoz.

Espazio zabalak aukera asko eskaintzen duenez, lanean direnek buruan zenbait ideia dute. Hala nola, dantzan ikasteko gune zabal bat, gazteak elkartzeko gaztetxea, bilkura eta esposaketa gela, eskalatzeko hormak, logela komunak, musika taldeentzako errepika eta grabaketa gelak... Eraikina Xiberoko Botza irratiaren egoitzaren eta Zinka ostatuaren alboan egonik, Zuberoan erreferentziazko kultur eremua sortzeko parada ikusten dute.

Auzolanean parte hartzen ari diren zenbait lagunekin hitz egin dute Xiberoko Botzako lagunek:

 

Argazkia:Üsina

Xiberoko Botzaren argazkiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude