Masusta, maruga, marrubia eta morala

  • Hizkuntzalariarentzat ala filologoarentzat, ez dakit, baina hona lantxo bat. Ikaragarrizko nahastea dugu, neuk behintzat bai. Ataka honetan maiz topatu dut neure burua, batez ere komunikatzeko orduan, hitzak eman eta hartzeko orduan. Eta nahastearen edo bokataren hitza “masusta” da.

Marugatze zuria (Morus alba)

2020ko abenduaren 02an - 12:03

Masusta edo Wikipediak dioen bezala maxusta, maraxuxa, maazuza, masustra, masusa, masurta, ma(t)zusta, masosta, marzusta, marzuza, martutza, marzuzi, marzoza, martzuza, matsutsa, matsuts, matxutx, matust, maxoxa, maxuxa, maxurta, mazurtza, mazuza, mazuzta, masurta, matxutxe eta masuste.

Hemendik atzerakoa dena nire iritzi soila dela jakin ezazu. “Masusta” hitzarekin fruta mota jakin bat adierazten dela iruditzen zait. Polidrupa formako fruta; drupa edo barruan hezurtxoa daraman aletxo asko biltzen duen igalia.

Bi generotako landareek ematen dituzte masustak, Rubus eta Morus generoetakoek. Rubus generokoak dira laharra (batez ere Rubus ulmifolius) eta mugurdiondoa (Rubus idaeus). Laharraren frutari masusta esaten zaio, mugurdiondoarenari mugurdi, bina baita ere masusta-gorri, gortale, margu, margu-gorri, martxuka-gorri, marguzi... Marrubiari (Fragaria vesca) ere, besteak beste, margu, marguazi, maguri, manguri, mailubi, mailuki, arrega eta amarrugi ere esaten zaio; landareari marguosto. Rubustarrak zuhaixkak dira, marrubiak belarkarak, denak iraunkorrak.

Morus generoa beste sagardotegiko bukoia da. Arbolak dira, nik marugatze esaten diet. Asko dira, ezagunenak bi: marugatze zuria (Morus alba) eta marugatze beltza (Morus nigra). Morus izena latinetik dator, hizkuntza horretan marugatzeari hala esaten zaio. Marugatzeak ere izen asko du: masusta, masuster, masustondo, masusta arbola, masusta zuhaitza, moraondo, martoltza, martolzaondo, martzokaondo, martutz-piku, martutzondo, martotsondo martxuka, martxukaondo, marzuzondo, masusta-habe, masustabe, parra eta abar. Marugatzearen fruta maruga da, baina baita martola, martoltza, martutz, martxuka eta abar luuuuze bat.

Gaztelerarekin batera garatu izanak ekarri ote digu, neurri batean, nahasketa hori? Haiek “mora” esaten diote laharraren aleari “zarzamora” beharrean, baita marugatzearen aleari ere. Guk masusta biei. Era berean antza duten frutak, lehen aipatutako forma horretakoak edo antzekoak izen beretsuekin ezagutzen ditugu. Eta izen gehienak “ma” dute hasiera. Marua orbana da, intxaur alearen moskolak edo moskoronak uzten duen arrasto nabarmena; hau da, mazkaroa. Ma, ma, ma...

Erotu egin behar izen festa honetan. Ni aspaldi burutik jauzi nintzen honelakoetan, baina elkar ulertze aldera ere egin beharko dugu ba, ezta? Adorea eta kemena behar baitira zikulu-saltsa honetan bizitzeko. Nik marugatzea-maruga erabiltzen dut arbolarentzako eta laharra-masusta sasiarentzako. Izan ere, nere buruarekiko betebehar morala zen. Gazteleraz hala esaten diote marugatzeari: “moral”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


Eguneraketa berriak daude