ETB

Marrazki bizidunak eskaintzeko ETB-3ren seinalea emitituko du zenbait orduz ETB-1ek Nafarroan

  • Goizez eskainiko du lehenengo kateak hirugarrenaren emisioa, Nafarroako haurrek egokitutako programazioa izan dezaten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 23an - 09:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Atzo sartu zen ETB Nafarroako etxeetara berriz, EAEk eta Nafarroak sinatutako hitzarmenari esker. Ez dago zonalde guztietan, baina: ETB-3 herrialde osoan ikusten da, Iruñerrian izan ezik. Alegia, nafarren erdiek ezin dute ikusi.

Gainontzekoan, ETB2 Iruñerrian, Tafallaldean, Lizarraldean, Zangotzan eta Tutera inguruan ikus daiteke. ETB-1, aldiz, Nafarroa osoan.

Lau urterako akordioa

Vaughan kateak haren telebista lizentziari uko egiteak ahalbidetu du, hein handi batean, kateen berrantolaketa. Izan ere, kanal autonomiko bat utzi du libre: hori da ETB-1k hartu duena. ETB-2 eta ETB-3, berriz, tokiko telebisten kanalak hartu dituzte.

Apirilean moztu zuten ETBren seinalea Nafarroan, erregionalisten gobernuaren trikimailu bat medio. Uztailean sinatutako akordioari esker ikus daitezke kateak orain.

Lau urtetarako balio du hitzarmenak. Aurrera begira, bi bide har ditzake Nafarroak: bat, bigarren multiplex bat ezartzea; bi, multiplex digitalean sei kate sartzea.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


ETB kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.