Marra gorrien beharra


2021eko martxoaren 30ean - 00:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroan, euskara hezkuntza herraminta hartuta, azken hamarkadetako erasorik estrategikoena pairatzen ari da. Okerrena, orain arteko euskaltzale gehiegiren babesa duela da, modu esplizituan edo inplizituan. PSOE, GeBai, Podemos-Ahal Dugu eta IE-k sinatutako 2019-2023ko Programa Akordioak honako hau dio bere 3.1 apartatuan, 32. puntuan: “Hizkuntza-eredu bat baino gehiago barne hartzen duten ikastetxeak sustatu”. Eredu mistoak ailegatu dira gurera. Jada ez da PAIren sustapena bakarrik.

Zein da helburua? Ez da “baztertzailea” den murgiltzearekin bukatzea, baizik eta euskarazko murgiltzearekin bukatzea. Hau da, eskolaren alorrean euskararen transmisio egoki bat oztopatzea eta egoera diglosikoa euskararen arnasgune bakanetara ere eramatea. D eredu hutsezko ikastetxetan nahikoa arazo edukiko ez bagenu bezala… Iruñeko haur eskoletan, euskarazko adarra eta gaztelerazko adarra ezartzen ari dira jada, bien espazio eta aktibitateak tarteka nahastuz. Horretaz gain, ingelerazko jarduerak gehitu dituzte hitz egiten ere ez dakiten eta maitasuna eta ikaspen oinarrizkoenak besterik behar ez dituzten umeen geletan.

Gimenok gaineratu du: “Haur eskolen eredu nahasketari, 3 urtetik aurrerako zikloetan segida ematea da plana”. Imaginatzen duzue euskara hutsezko ikastetxerik gabeko Nafarroa? Eta nola saltzen dute? Bada, “l@s niñ@s son esponjas” esanez, pedagogia eta linguistika sakrifikatuz, eta euskaldunok baztertzen gaituen eta gaztelera gailentzen den “bizikidetza” faltsu bat aldarrikatuta.

Eta zer entzuten da euskarazko murgiltze eredua aukeratu duten edo aukeratu nahiko luketen familien artean? Bada, anitza den komunitate bat den heinean, denetarik. Baina, baita ere entzuten da “Tira, behintzat badugu adar bat euskaraz”, “Tira, ikasiko du 3 urtetik aurrera!”, “uf, euskarazko aukera bi auzo haratago dago”, “Nireak euskara eta ingelera ikasiko du D-PAI-en”,… COVID-ak suposatzen duen paradigma aldaketaren ondorioak ere ikusten dira: Orain osasuna eta ekonomia ez den beste ezerk ez du ardurarik, hau da, “txikikeriak, geroko”. Eta bitartean, pedagogian hainbeste aipatzen den 0-6 adin-tartean biltzen den motxilan, euskarak geroz eta pisu gutxiago dauka.

Eta zeintzuk dira ondorioak? Ikus ditzagun Euskarabidearen datuak: Labur-labur esanda eta tokian tokiko datuak aparte utzita, ezagutzak gora egin du nabarmen eta erabilera mantenduz edo beherantz doa. Nafarroan, euskaldun gehiago dago jada eremu mistoan eremu euskaldunean baino. Badaude euskal hiztun hartzaile askoz ere gehiago euskal hiztun aktiboak baino.

Udal politikaren gainetik, alderdiek, soziolinguistika datu orokor eta joera hauen jakitun, boz-emaile potentzialei begira, hizkuntza politika berri bat eraiki dute. Euskaraz bizi nahi duenaren beharrei erantzun ordez (etxeko materialak, murgiltzea haur eskolan, murgiltzea eskolan, euskara planak, aisia euskaraz, prestigioa orohar,…), bogan dagoen euskararen ezagutzarekin nahikoa duenaren araberako diskurtso eta praktikak hartu dituzte (eredu mistoa, D-PAI eredua, A eredua,…). Eta horregatik, ageri da batzuen sinadura eredu mistoen sustapenaren alde; horregatik, Euskarabideak ez du D ereduaren aldeko kanpainarik egin; horregatik, sinatzen dira aurrekontuak euskararen erasoei inongo marra gorririk jarri gabe; eta horregatik, PSNk “murgiltzea baztertzailea da” aurpegira botatzen digu.

Politikari konprometituak lortu behar ditugu, beraien alderdien barruan egoeraz gordin hitz egingo dutenak, eta hizkuntza politika folklorikotik euskaldunon eskubideak defendatuko dituen hizkuntza politika batera pasatzeko eragin nahikoa edukiko dutenak. Eta jakina, hurrengo inbestidura, gobernu edo aurrekontu akordioetan, euskararen erasoei marra gorriak jartzen bukatzea, hil ala bizikoa da. Hemen aldatu behar dena, ez da PSN. Euskaltzaleak ahaldundu egin behar gara, eta besteek traturik nahi badute, jakin dezatela gauza askotan arindu dezakegula, baina nafar eta euskaldun egiten gaituenarekin, inolaz ere ez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude