Diada egunean Kataluniako independentziari buruzko kontsultaren alde milaka herritarrek egingo duten erakustalditik egun gutxira, Espainiako presidente Mariano Rajoyk adierazi du Artur Masek erreferendumarekin aurrera egitea erabakitzen badu, “kontsulta galarazteko neurri denak prest” dituztela.
“Ez ginateke Gobernua izango, galarazteko gertu ez bageunde”, adierazi du Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri Ministroak Rajoyren adierazpenak babestuz. Kurtso politikoari hasiera emateko bilkuretako batean egin ditu adierazpenak.
“Espainiaren batasuna eta zuzenbide estatua” ez direla hautsiko esanda, alderdi popularreko kideei lasaitasun mezua helarazi die Rajoyk. Beste behin argi utzi nahi izan du azaroaren 9an erreferendumik ez dela izango, “legez kanpokoa delako”.
Jadanik konstituzio-kontrakotasuneko helegiteak gertu dituztela baieztatu du Carlos Floriano PPko idazkariorde nagusiak; horien artean, Kataluniako parlamentuak onartu nahi duen kontsulta-legearen aurkako helegitea eta erreferendumaren deialdiaren aurkakoa aipatu ditu.
Alicia Sanchez Camacho Kataluniako PPko buruzagia pozik agertu da Espainiako Gobernuen esanekin. “Ezin gara aurreratu jazotzeko dauden eszenatokietara, baina PPk eta Gobernuak espainiar guztiei ziurtatzen diete Espainiaren etorkizuna espainiar guztiok erabakiko dugula".
Euskal Herriko ANCren aurkezpena eta V erraldoia Bilbon
Bestetik, Diadak ere izango du isla Euskal Herrian. Asteartean 20:00etan Assemblea Nacional Catala erakundeak Euskal Herriko adarra aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian.
Aurkezpen-ekitaldiaren aurretik, 18:30ean V erraldoia irudikatuko dute Kafe Antzoki aurrean, ostegunean Bartzelonan egingo den mosaiko erraldoiaren aldeko keinu gisa.
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]