Mariano Ferrerren iritzi artikulurik onenak bildu ditu Imanol Muruak

  • Urriaren erdialdean kaleratuko du Ttarttalo argitaletxeak Lo que dije, y digo, Mariano Ferrer kazetariak 1991 eta 2010 urteen artean hainbat hedabidetan plazaratutako iritzi artikuluak biltzen dituen liburua. Imanol Murua kazetariak hautatu ditu testuak. Halaber, Muruak berak Ferrerri egindako elkarrizketa ere jaso du liburuak. Elkar.com webgunean elkarrizketaren pasarte batzuk argitaratu dituzte, aurrerapen moduan. Besteak beste, Ferrerrek dio, kazetariaren independentziaz galdetuta, hein batean, bertsio ofizialekiko sinesgaitz jokatzeak inorekin ez ezkontzen lagundu diola, nahiz eta kontuan izan behar den norberak egin ala esaten duenak gainerakoengan eragina duela.


2011ko irailaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ferrerren hitzetan, berak ez du deus "demokraziaren militantea den kazetariaren kontra". Dioenez, "horrek zer inplikatzen duen jakitea da kontua; zein punturaino uko egiten diozun zure lanbideari ETAren aurka militatzeko, adibide bat jartzearren". Berak "argi" duela dio: "Norberak nahi bezain militantea izan daiteke iritzian, betiere gertaerekin zintzoa bada. Informazioa ematerakoan, ordea, ezin du egiazkoak ez diren gauzak esan, ezin du errealitatea benetan gertatu ez den bezala islatzeko moduan kontatu, ezin du ezagutzen duen egia traizionatu, hura ezkutatuz zein bilatzeari utziz. Ezin du halakorik egin!"

- ARGIAren 2.294. zenbakian (2011-10-16) Sustrai Colinak Deabruaren abokatua sailerako Mariano Ferrerri egindako elkarrizketa izango duzue irakurgai.


Azkenak
2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-23 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (I)

Antza denez, dualista naiz, izan nahi ez dudan arren. Esaldia bukle bat da: izan nahi ez dudan zerbait naiz, orduan: nor da esaldian ezkutuan dagoen nia, dualista izan nahi ez duena? Edo, alderantziz, dualista dena da, hain zuzen, ni hori (izan nahi ez badu ere)? Nahaspila... [+]


Egia esan

Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?

Hedabideetan ere agertu... [+]


Martxa eta burujabetzak

Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


2025-07-23 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Gorputz hotsak
“Angustia handia sortzen dit ezer ez ikustera iritsi ahal izateak”

Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude