Maravillas gaztetxearen aldeko manifestazioa deitu dute urtarrilaren 19rako

  • Udaletxe plazan abiatuko da 17:00etan, 'Maravillas aurrera' lelopean. Protesta zaratatsuari ekin diote arratsaldean, eta foruzainak eta Espainiako Poliziak oldartu egin zaizkie.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 10ean - 11:36
Argazkia: Euskalerria irratia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Salda beroa banatzeko hitzordua iragarri zuten atzo gaztetxeko kideek. 18:00etan batu dira. Navarreria plazan egin nahi zuten ekintza. Baina ez dute aukerarik izan horretarako, poliziak ez die sartzen utzi. Protesta zaratatsua egiten ari dira orain Alde Zaharreko karriketatik. 20:00etan oldartu egin zaie Foruzaingoa eta Espainiako Polizia, gomazko pilotak jaurtiz. Alde Zaharrean gertatzen ari dena zuzenean eskaintzen ari da Ahotsa.info ataria.

Atzoko oldarraldian zauritutakoen irudiak eskutan egin dute prentsaurrekoa Maravillas gaztetxeko kideek. "Txakur gorri zein urdinek" 50 lagun baino gehiago zauritu zituztela salatu dute. Gaztetxean arriskurik egon ez dela, eta bizilagunei kalterik eragin ez dietela gaineratu dute. Nafarroako Gobernuak gaztetxeak ordezkatzen zuen ereduaren beldur dela uste dute. 

Manifestazioa deitu dute gaztetxearen alde urtarrilaren 19rako. Iruñeko Udaletxe plazatik irtengo da manifestazioa 17:00etan, Maravillas aurrera lelopean.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...