'Manteroak' klandestinitatera itzularaziko dituen neurriaren kontra elkartuko dira Bilbon

  • Irizpideak "bat-batean" aldatu ostean, Espainiako Gobernua erresidentzia baimena ukatzen ari da saltzaile ibiltari diren autonomoei. Asteazken honetan Mbolo Moye Doole 'manteroen' elkarteak kontzentrazioa egingo du Gobernu Ordezkaritzaren Atzerritarren Bulegoaren aurrean "klandestinitatera itzularaziko dituen" neurriaren aurka protesta egiteko.

Uriola.eus @uriolaeus
2018ko otsailaren 14a
Administrazioak egindako aldaketa salatuko dute Bilbon (argazkia: AranZazu / Uriola.eus).

Saltzaile ibiltarien bizimodua asko aldatu da autonomo gisa kotizatzeko aukera onartu zaienetik. Hilean 200 euroko oinarria dutela kotizatu ahal izan dutenak egoera irregularrean egotetik erresidentzia-baimena izatera pasa dira. 200 euroko oinarria "zentzuzkotzat" jotzen du, besteak beste, Bizkaiko SOS Arrazakeria elkarteak. Omar Boudaaoui eledunaren hitzetan, horri esker migratzaile asko erresidentzia baimena lortzera ez ezik berritzera ere iritsi dira. 

"Bat-batean", ordea, "ezustekoa" hartu dute. Irizpideak aldatu ditu administrazioak; Bilbon, Atzerritarren Bulegoak. 200 euroko oinarria, 800 eurokoa da egun. Kopuru hori "handiegia" da, eta saltzaileen "irismenetik kanpo dago, lanbidearen prekaritatea dela eta".

Hori horrela, azken hilabeteetan Atzerritarren Bulegora erresidentzia baimena berritzera jo dutenek ezin izan dute baimena berritu. "Ukatu egin diete eskaria". Administrazioa atzerritarrekin jolasean ari dela salatu du SOS Arrazakeria elkarteak: "Gaur baimena emango dizut eta bihar kenduko dizut. Horrela ari da". Jolasean eta "kontraesanean", gainera. "Gobernuak ezkutuko ekonomiaren aurka ari dela dioen arren, horrelako neurriek ezkutuko ekonomia sustatu baino ez dute egiten. Denok dakigu erresidentzia gabeko pertsonek ezkutuan lan egin behar dutela jan ahal izateko. Eta milaka dira egoera horretan daudenak". 

'Paperak' izatea pertsona ororen eskubidea dela defendatzen dute, "ez pribilegioa". Izan ere, egoera irregularretik irteteak "beldurrik gabe" mugitzeko aukera ematen die, "izerdiaren truke lana bilatzeko aukera". "Nolabait", babestu egiten ditu "basatiki esplotatu eta bereizi" egiten dituen Atzerritarren Lege "arrazistatik". Lege horrek "eskubide, babes eta etorkizun gabe" uzten dituelako.

Elkarretaratzea asteazken honetan

Mbolo Moye Doole 'manteroen' eskubideen aldeko elkarteak otsailaren 14an elkarretaratzea egingo du 11:00etan Atzerritarren Bulegoaren aurrean –Kale Nagusia 50–, "klandestinitatearen zuloan berriro ere sartu nahi gaituen erabaki politikoaren aurka". Elkarteko kideek "borroka luzea" izango dela aurreikusi dute. Asteazkenekoak "beste protesta asko izango ditu atzetik".

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: "Manteroen" lan baldintzak  |  Arrazakeria  |  Bilbo  |  Migrazioa

"Manteroen" lan baldintzak kanaletik interesatuko zaizu...
Nazioarteko erakundeen abisu berria Espainiari
"Poliziek jasandako erasoak ez dira gorroto delituak"

Arrazakeriaren eta Intolerantziaren Aurkako Europako Batzordeko kideak (AIAEB), Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundeak (ESLE) eta Erresuma Batuko Arraza Erlazioen Institutuak (AEI) adierazi dute gorroto delitua diskriminatutako taldeei laguntzeko sortu zela eta ez funtzionario publikoei.


Bilboko kale-saltzaileak
"Proiektu sendoa daukagu, ongi ari gara, eta zergatik eskatzen digute bete ezin duguna?"

Baldintza guztiak bete dituzu herritar legal bihurtzeko (kontzeptua bera gogorra da), autonomo gisa kotizatzen zabiltza kale-saltzaile, eta bat-batean administrazioak esaten dizu irabazi dezakezuna baino gehiago kotizatzen ez baduzu, berriz ere paperik gabe utziko zaituela, berriz ere poliziaren aurrean ihes egitera kondenatuko, Afrikara itzularaziko. Horixe egin berri dute Senegaletik migratu zuten kale-saltzaileekin. Bilbon bizi diren horietako hirurekin hitz egin dugu.


Manteroek horrela omendu dituzte Tarajalgo polizia-operazioan hildako 15 migratzaileak

Hiru urte dira Ceutako Tarajal hondartzara igerian iritsi nahi zuten 15 migratzailek bizitza galdu zutela, guardia zibilek gomazko balak eta gas negar-eragilea jaurtitzen zizkieten bitartean.


"Ez gara manteroak merkatari txikiak kaltetzen ditugunak, enpresa handiak baizik"

Udako festetan oso presente izan ditugu kale-saltzaileak, beti poliziaren atezuan. Euskal Herrian baino askoz gatazkatsuago eta gaiztoago dago eztabaida Bartzelonan, eta bideoa atera du aurten hango Manteroen Sindikatuak, beraiei buruzko hainbat uste gezurtatzeko asmoz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude