Dozenaka mila pertsona bildu dira Bilbon larunbat arratsaldean Katalunian 155. artikulua ezartzearen aurkako manifestazioan. Gure Esku Dagok, EH Bilduk, Ahal Dugu EAEk, Ezker Anitzak, ELAk, LABek, Steilasek, Etxaldek, EHNEk, CNTk, ESK-k eta Hiruk deitu dute mobilizaziora. EAJk azkenean ez joatea erabaki du.
Madrilek Kataluniako autonomia desegitearen aurka eta orain arteko hamar preso politikoak askatzearen alde bildu dira hamarnaka mila pertsona –45.000 inguru, Gara egunkariak halakoetan egin ohi duen zenbaketaren arabera– Bilbon, euri jasari aurre eginez. La Casillan hasi da manifestazioa, eta Udaletxe aurrean amaitu, "155.aren aurka. Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea" goiburupean. "Independentzia!" izan da gehien ohihukatu den leloa.
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia:
"Espainiako Estatuko itun nazionalista bat indarrean daukate, eta Jaurlaritzan eta Diputazioan hanka bat sartuta daukate". Muñoz (ELA) pic.twitter.com/KS2Z6USpJr
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 4 de noviembre de 2017
Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusia:
"Duda handiak sortzen dizkigu EAJk manifestazio honekin ez bat egiteak". Aranburu (LAB) pic.twitter.com/qzuzT6xYOg
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 4 de noviembre de 2017
EH Bilduko buruzagi Arnaldo Otegik ere aipatu du zaila dela ulertzea zergatik ez den gaurko manifestazioan EAJ. Zentralismoaren aurkako harresi demokratikoa eratzera deitu du euskal gizartea:
"Erregimenari aurre egin behar dion herri harresi demokratiko bat eraiki behar dugu EHn". Otegi (EH Bildu) pic.twitter.com/ReTeMP7tWg
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 4 de noviembre de 2017
Zelai Nikolasek ere (Gure Esku Dago) adierazpenak egin ditu manifestazioaren hasieran:
"Eskubide zibil eta politikoak aldarrikatu behar ditugu, eta erabakitzeko eskubidea hor kokatzen dugu", Nikolas (Gure Esku Dago) pic.twitter.com/yzY3JhIjlQ
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 4 de noviembre de 2017
Manifestazioa, Zabalburu plazara iristear zegoela:
Milaka lagun atera dira kalera Bilbon Kataluniarekin elkartasunez, 155aren aurka eta erabakitzeko eskubidearen alde. pic.twitter.com/qWC5oHsLLN
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 4 de noviembre de 2017
Manifestazioa Bilboko Udaletxera iritsi da eta Ramon Zallo EHUko irakasleak eta Zuriñe Hidalgo abeslariak egin dute azken hitzaldia, lehenak gaztelaniaz eta bigarrenak euskaraz.Gogor egin dute PPren, C's-n eta PSOEren jarrera "autoritarioaren" aurka eta haiek "demokrazia arrasto oro suntsitzeko prest daudela" salatu dute.
Oso gogor kritikatu dituzte, halaber, Jordien eta Kataluniako Gobernuko zortzi kideren espetxeratzea eta haien askatasuna eskatu dute: "Erabakiok gauzatzen dituzten fiskaltzak eta epaileek botere politikoaren luzapen soil gisa jokatzen dute, aldarri batek eraginda: 'A por ellos'”.
EAJren aurkako kritikarik ere izan da: "Estatu antidemokratiko baten erabakiak ikusirik, ezin da onartu Euskal Herrian PP, PSOE eta Ciudadanosekin normaltasun instituzionala edota lehen mailako akordio politikoak mantentzerik".
Erabakitzeko eskubideari aldarri eginez amaitu dute hitzaldia Hidalgok eta Zallok: "Gu subjektu politiko legitimatu bat gara, eta muga bakarra euskal herritarren ariketa demokratikoa izan behar da. Demokrazia erabakitzeko eskubidea da, Katalunian nahiz Euskal Herrian".
(Albistearen amaieran irakurri daiteke hitzaldia osorik)
Manifestazio oso handia izan da eta Gara-k jakinarazi duenez 44.000 pertsona izan dira bertan.
Amaieran Ines Osinaga musikariak Luis Llachen L'Estaca abestu du, ELA sindikatuaren txio honetan ikus litekeen gisan:
Ines Osinagarekin manifestazio amaiera.#155ariEZ pic.twitter.com/KzZkyKvJfv
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) 2017(e)ko azaroak 4
Manifestazioaren amaieran irakurri den manifestua:
Kataluniako gertakari larriek Estatu guztiari eragiten diotenez, eta, beraz, baita Euskal Herriari ere, gaur deialdi honekin bat egin dugun indar politiko, sozial eta sindikalok jakinarazi nahi dugu honako konpromisoak hartu ditugula:
1) Estatua herri katalanaren eta bere erakunde demokratikoen aurka agertzen ari den jarrera autoritario eta errepresiboari erantzunez, gure elkartasuna adierazten diegu Kataluniako herritarrei; hitz ematen dugu PP-PSOE-Ciudadanos ententearen joera autoritario eta antidemokratikoari aurre egingo diogula; 155. artikuluaren aplikazioa mugarri historiko bat izan da. Geure gain hartzen dugu herritarren erantzun bakezko eta demokratikoa bultzatzeko ardura, Katalunian Estatuak egiten dituen urrats errepresiboen aurka.
Aipatutako hiru alderdi politikoek, PP, PSOE eta Ciudadanosek alegia, Estatu-fronte zeharo autoritarioa osatu dute, eta demokrazia arrasto oro suntsitzeko prest daude, hasteko Katalunian eta gero beste edozein lurraldetan, edozein herriren aurka, baldin eta ez bazaie men egiten eurek ezartzen dituzten printzipioei: monarkia, inboluzioa eta Estatuaren batasun banaezina. Horregatik ari dira PPko buru batzuk mehatxua botatzen, 155. artikulua beste nonbait ere aplikatzeko prest daudela esanez.
155. artikulua aplikatuta Kataluniako gobernua kargutik kendu dute, era ez legitimoan, eta haren eginkizunak Espainiako Gobernuak usurpatu ditu. Gainera, Rajoyk parlamentua desegin du, hau da, herritar katalanen subirania demokratikoaren gordailua. Bestalde, arrazoi politiko hutsak medio espetxeratu egin dituzte Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez aktibista sozialak eta Kataluniako Governeko zortzi kontseilari. Giltzapean sartzeko mehatxua bota dute, era berean, herri katalanak demokratikoki hautatu dituen arduradun politikoren aurka, eta horien artean daude Governeko beste kideak eta Parlamenteko Mahaiko ordezkariak; hauen artean, Generalitateko eta parlamentuko presidenteak. Erabakiok gauzatzen dituzten fiskaltzak eta epaileek botere politikoaren luzapen soil gisa jokatzen dute, aldarri batek eraginda: “A por ellos”.
Noski, eskalada errepresibo hau ez da Kataluniara mugatzen; aitzitik, askatasun demokratikoak Estatu guztian zehar murriztuko ditu, eta Euskal Herriari ere eraso egingo diote. PPk, PSOEk eta Ciudadanosek erabaki dute Estatuan politikak aintzat hartu beharreko mugak gero eta estuagoak izango direla. Honek eragin zuzena du estatus politikoa berritzeko eztabaidan. Autogobernua hobetzeko aukera Estatuak markatzen duena da.
Horregatik, estatu antidemokratiko baten erabakiak ikusirik, ezin da onartu Euskal Herrian PP, PSOE eta Ciudadanosekin normaltasun instituzionala edota lehen mailako akordio politikoak mantentzerik. 155. artikuluko salbuespenezko neurriak demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen aurkako erasoa dira bete-betean, eta hori ezin da geratu euskal politikaren eremuan tamainako erantzunik gabe.
2) Bigarrenik, aske utzi behar dituzte Kataluniako jendartearen ordezkari diren Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, ANCko eta Omnium Culturaleko buruak. Prozesu sozialek, baita aldarrikapen nazionala aurrera daramatenek ere, egituratze soziala behar dute, eta demokrazia batean onartu ezinekoa da egitura horietako militante direnak kriminalizatzea.
Era berean, aske utzi behar dituzte aste honetan espetxeratu dituzten Governeko zortzi ordezkariak. Gure elkartasuna eta babesa dute. Eta espetxeratzeko arriskuan dauden Governeko beste kideak eta Parlamenteko Mahaiko ordezkariek ere bai. Espetxean sartu dituzte eta espetxean sartu nahi dituzte herritarren agindu demokratikoa gauzatzeko ekintza politikoa garatzen ari direlako. Hain zuzen, Kataluniako prozesu demokratikoari emandako babesa berretsi nahi dugu; hango instituzioen gehiengoek hartutako erabakiei errespetua zor zaie. Kataluniak bere bideari jarraitu behar dio.
3) Hitz ematen dugu gabeziaz jositako demokrazia honi aurre egingo diogula, eta eskubide zibil eta politiko guztiak defendituko ditugula. Zehatzago, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu Kataluniarentzat eta Euskal Herriko lurraldeentzat. Arazoaren gakoa horixe da hain zuzen: Estatuak erreibindikazio horri ez dio bide demokratikorik eman nahi. Ez dute onartzen: Ez espainiar Estatuak, ezta PPk, PSOEk eta Ciudadanosek ere. Gu subjektu politiko legitimatu bat gara, eta muga bakarra euskal herritarren ariketa demokratikoa izan behar da. Demokrazia erabakitzeko eskubidea da, Katalunian nahiz Euskal Herrian. Visca Catalunya! Gora Demokrazia!
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]