Maite ditugu Debako tradizioak, baita zezenak ere!

  • Guk ere maite dugu 14ko txapleroa, 15eko artisau feria eta 16ko erraldoi eta buruhandiak, maite ditugu marinel eguna, herri kirolak eta jorrai dantza, eta nola ez hain geurea den San Roke dantza (guztiok, gizon zein emakume ordezkatzen gaituenetik askoz gehiago, gainera!).


2018ko abuztuaren 20an - 09:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Guk ere maite ditugu animaliak, baina maite ditugu basati eta aske: maite dugu orkatzak antzematea hariztietan, katagorriak zuhaitzetan gora, erdi jolasean. Basurdekume marradunak amaren ondoan edo azeri iheskorrak behe-laino artean... ez dago mendi-osteratxoa egiten dabilenaren begientzat opari ederragorik!

Edo bai: bada animalia bat botere berezia duena, indar magiko bat... gizakioi lilura neurrigabea, miresmena eta errespetu itzela, nolabait dena aldi berean, sorrarazten diguna. Luzaro egon gintezke bere azal beltz distiratsuari begira, irudimenaz bere gorputz gihartsu eta leuna  laztanduz,  bi begi ilun eta sarkor horietan zeharo galduta. Parez pare suertatuz gero,  harrapatu egiten gaitu erabat, eta hurbildu ere egin gabe sentiarazten gaitu adar punta zorrotzetatik zintzilik, bere nahierara. Horrelakoxea da izaki beltz honen indar eta distira zuria.

Maite ditugu, beraz, zezenak. Debako tradizioari hain loturik omen dauden zezenak maite ditugu. Eta horrexegatik nahi ditugu tradizio makabro, gupidagabe eta gizatasun izpirik gabeko horren kate arantzatsuetatik askatu. Hain zuzen ere, zezenak maite ditugulako eta tradizioa maite dugulako.

Debarrak gara; gu ere bai. Zezenak torturapean hiltzen ikusita disfrutatzeak ez gaitu debarrago egiten, bihozgabeago baizik

Debarrak gara; gu ere bai. Zezenak torturapean hiltzen ikusita disfrutatzeak ez gaitu debarrago egiten, bihozgabeago baizik. Antzarra astiro-astiro pertsonaren zamaz hiltzeak lekeitiarrak harrotzeari utzi zion behin, polemika izugarriaren tartean, lehen bezain lekeitiar sentitzen dira orain. Tordesillasko zezena ez da gehiago herriaren ikur izango (Udalaren iritziaren kontra). Egun, zoologikoak  berdegune zabal ditugu, ez barrotedun animalia-espetxeak. Garaiak aldatu dira! sentsibilitatea aldatzen ari da, edo gune sakon horretatik bistatzen hasi zaigu. Azkenean!, zorionez! Eboluzioa da, ez tradizioari traizioa, ez tradizioaren edo inoren aurkako gurutzada konspiratua !!

Horregatik guztiarengatik, pare bat eskaera Udalari eta zenbait debarri.

Udalari: herria ordezkatu nahi duen ikur, irudi, arte-lan edo edozein sormen artistiko herrian iraunkorki jartzea aurreikusten denean, nahi genuke herri guztia ordezkatuko duen zerbait aukeratzea. Sentsibilitate desberdinak kontuan hartuko dituena. Horrekin, ez dugu, inondik ere, adierazpen askatasuna mugatzea eskatzen, bakoitzak beste inguru, gune, testuinguruetan nahi duena adierazi, margotu, kantatu baitezake!!

Zenbait debarri: esan dugu lehenago zezenak maite ditugula eta gure ustez, errespetua zor diegula. Esan gabe doa herritarroi ere, jakina, errespetua zor diegula eta horregatik, gustura entzuten dugu edonoren iritzia. Saiatu zuek ere, mesedez, hori egiten eta gure adierazpen-bideak ez zapuzten. Utzi gure kartelak bakean, mesedez!!

Animaliei ematen diegun tratuak neurtzen omen du gure gizatasuna. Abiatu gara bidean. Laster, bidegurutzean, guztiok topo egingo ahal dugu!

 

Debako zezenketen aurkako taldea

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude