Madrilgo Gobernuaren jarrera biguna izango da igandeko galdeketari begira

  • Kataluniako gizarteko oso sektore zabaletan sekulako ilusioa da igandean bozkatzeko, baina baita ere kezkak bozketaren unean egon daitezkeen arazoez. Garrantzitsuena da ea zer egingo duten Esquadra Mossoek epaileek, esaterako, hautestontziak erretiratzea eskatzen badute.


2014ko azaroaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mossoek hautetsontziak erretiratuko dituzte epaileek hala aginduz gero.

Ramon Espalader Generalitateko barne sailburuak jakinarazi duenez, Mossoek ezinbestean bete behar dituzte epaileen aginduak eta kasu honetan ere hala egingo dute, baina bere ustez muturrera iristea litzateke eta ez du uste hala gertatuko denik. Parte hartu beharko balukete, proportzionaltasunez egingo luketela jakinarazi du.

La Vanguardiak azaltzen duenez, Espainiako Gobernuak ez du arazorik nahi, eta ez du inolako debeku agindurik emango, Generalitatea antolatzaile moduan agertzen ez bada edo Konstituzio Auzitegiaren agindua oso modu agerikoan urratzen ez bada. Egunkariaren esanetan, Rajoyren Gobernuak Konstituzio Auzitegiak galdeketa bertan behera uztea nahi zuen eta behin hori lortu ondoren ez du du jarrera erasokorrik agertuko igandean.

Vilaweb-ek agertu duenez , Konstituzio Auzitegiak ez du hautetsontziak erretiratzeko inongo agindu zehatzik eman eta hala egin behar den hala ez epaile eta fiskalen esku geratuko da. Fiskaltzak, alabaina, ez dirudi mugimendu handiegirik egingo duenik, honek jakin baitaki Madrilgo gobernuak ez duela arazo handirik nahi.

Generalitateak antolaketa lanekin jarraitzen du. Bera ari da banatzen hautetsontziak eta berak antolatu du herritar bakoitzak botoa non eman behar duen azaltzen duen webgunea , oraindik ere aktibo dagoena. Webgune hau, dena den, bakarrik informatiboa da, eta galdeketaren errolda herritarrak beren NANarekin botoa ematen doazenean finkatuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude