Irailaren 19an abiatuko da Xilaba Bertsulari Txapelketa

  • Aurtengoan guztira hamar saio egingo dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan zehar, eta 28 bertsolarik hartuko dute parte. Azaroaren 21ean jokatuko da finala, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan.

2020ko Xilaban parte hartuko duten bertsolariak.

2020ko abuztuaren 28an - 09:47

2020ko Xilaba aurkeztu dute, beste hainbat kideren artean, Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakari Xumai Muruak eta elkarte bereko Sustapen arduradun Ortzi Idoatek. Bertsozale Elkartearen kronikak jasotzen duenez, aurkezpenean nabarmendu dute parte-hartzaile kopurua, gazte gehiago eta neska gehiago oholtzaratuko dela aurtengoan eta hainbat bertsolarik berriz hartuko dutela parte Xilaban.

Hemen ikus daitezke arituko diren bertsolari guztiak. Gaztetasuna agerikoa da, 38 urte baititu zaharrenak. Parte-hartzaileen laurdena (28tik zazpi) da emakumezkoa aurtengoan, eta berriz txapelketa honetan taularatuko diren bertsolarien artean daude, adibidez, Xilaban azkenekoz 2012an kantatu zuten Amets Arzallus eta Maddi Ane Txoperena. Txapelketa honetan esperientzia handiena dutenak Maddalen Arzallus eta Hodei Barroso dira, biek seigarren aldiz hartuko baitute parte.

Txapelketak zeharkatuko dituen hamar herriak

Lotura honetan ageri dira saio guztien leku eta ordu zehatzak, eta bakoitzean kantatuko duten bertsolarien izenak. Hauxe txapelketa honen egutegia:

Irailaren 19an Hiriburun jokatuko da lehen saioa.

Irailaren 26an Urdiñarben

Urriaren 3an Ainhoan

Urriaren 10ean Larzabalen

Urriaren 17an Bokalen jokatuko da lehen final herena, eta beste bi final herenak hauek izango dira:

Urriaren 24an Sohütan

Urriaren 31n Izturitzen

Azaroaren 7an Izpuran

Azaroaren 11n Bardozen jokatuko da final-aurrekoa

Azaroaren 17an jokatuko da finala, Donibane Lohizunen

Osasun arauak beteko dituzte

Xilaba antolatzen duen Bertsularien Lagunak Elkarteko kideek adierazi dutenez, COVID-19 dela eta, "neurriak hartu eta indarrean izanen diren arauak beteko dira". Jendeari saioetara maskarekin eta goizago etortzeko eskatu diote.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xilaba 2020
2020-10-29 | ARGIA
Xilaba bertso txapelketa eten dute konfinamendu neurriengatik

Xilaba 2020 txapelketak etenaldia izango du Emmanuel Macron Frantziako Presidenteak iragarritako konfinatze neurrien ondorioz. Hala jakinarazi du Bertsularien Lagunak elkarteak. "Kultura segurra dela sinetsirik, garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean,... [+]


2020-10-26 | Bertsozale.eus
Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa

XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da urriaren 24an Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsozalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Urriaren 31n fase honetako... [+]


2020-10-19 | Bertsozale.eus
Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da lehena Xilabako final herenetako lehen saioan

XILABA Bertsulari Xapelketako final herenetako lehen saioa jokatu da Senperen urriaren 17an. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 200 bertsuzalek bete dute Senpereko Larreko gela. Datorren larunbatean bigarren... [+]


2020-10-13 | ARGIA
XILABAk areto handiagoetara egingo du jauzi, arrakastak behartuta

Urriaren 10ean Larzabalen jokatu da kanporaketa faseko azken saioa, eta beraz, finkatuta geratu da zein hemezortzi bertsolarik kantatuko duten final herenetan. Urriaren 17a jokatuko da hurrengo faseko lehen saioa, baina ez hasieran iragarritako Bokalen, izan ere, "aurtengo... [+]


2020-10-05
Maddi Ane Txoperena nagusitu da Ainhoako saioan

XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da urriaren 3an Ainhoan. Maddi Ane Txoperenak eskuratu ditu puntu gehien eta Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Urriaren 10ean Larzabalen laugarren saioa jokatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude