Macronen hurbilekoek eta RNko buruek bilera sekretuak egin dituzte azken hilabeteetan

  • Libération egunkariak eramandako ikerketaren emaitza da: gutienez abendutik elkartu dira eskuin muturreko RNeko Jordan Bardella eta Marine Le Pen Emmanuel Macron presidentearen hurbilekoekin. Macronen kontseilari hurbila den Thierry Soleren etxean egin dituzte ezkutuko bilerak. Azken hilabeteetako Frantziako Estatuko aldaketa politikoak –nagusiki, Legebiltzarraren desegitea eta macronisten kanpainako estrategia– hobeto ulertzeko balio du Libération-en ikerketak.


2024ko uztailaren 10an - 11:26
Libération-en azaleko argazki muntaketa. Argazkia: Libération eta AFP
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azalean jarri du albistea Libération egunkariak: "Ikerketa: macroniaren [Macronen ingurua] eta RNren arteko isilkako afariak". Ikerketa kazetaritzaren emaitza da, eta protagonista batzuek baieztatu dute informazioa: bai, bilera sekretuak egin dituzte azken hilabeteetan RNko eta Emmanuel Macronen hurbilekoak. Guziak elkarrekin ez, baina bi aldeetakoak elkartu dira behin baino gehiagotan: RNtik Jordan Bardella eta Marine Le Pen, eta Macronen ingurutik, Lehen ministro izandako Edouard Philippe eta Armaden ministro den Sébastien Lecornu. Iturrien arabera, gutienez abendutik izan dira macronisten eta eskuin muturraren arteko isilkako bilerak. Adibidez, Edouard Philippek eta Marine Le Penek elkarrekin afaldu zuten abenduan.

Bilera guzi horiek Macronen kontseilari ez-ofizialaren etxean egin dira: Thierry Solèrek Pariseko IX. Arrondizamenduan duen apartamenduan. Errepublikarrak eskuineko alderdian militaturikoa da Solère, diputatu ere izandakoa eta ondotik Macronen inguru hurbilera sarturikoa, presidentearen kontseilari gisa. Iruzur fiskalagatik ikerketa abiatu zuten bere kontra 2016an. Hori horrela, auzipeturik, Legebiltzarrerako hauteskundeen lehia uztea erabaki zuen 2022an. Baina, ofizialki ez bada ere, Macronen kontseilari izaten segitzen du oraindik ere.

Eskuin muturrarekin behin eta berriz trukatu izan hori asumitzen du Philippek: "Jendea ezagutzea gustatzen zait. Marine Le Penek %30 baino gehiago egin du presidentzialetan. Berarekin afaltzeak ez nau trabatzen". Eskuin muturraren arriskuari garrantzia kentzeko enegarren adierazpen bat, beraz. Libération egunkariari Gobernuak ez dio erantzun nahi ukan, baina Macronen kontseilari batek ondokoa ohartarazi dio: “Presidentearekilako funtzio informala du Solèrek. (...) Eskuinarekin sartu daiteke harremanean, baina Bardella edo Le Pen, horiek ez dira presidentearen eskaerak izan". Egia ala ez, argi dena da Macronen hurbileko kontseilaria dela eta RNkoekilako harremanak bere etxean egin dituztela Macronen hurbilekoek. Frogak eta testiguak egon arren, Solèrek, aldiz, guzia gezurtatzen segitzen du.

Tartean, disoluzioaren erabakia

Ekainaren 9an Macronek Legebiltzarra desegin izanak harridura eta kezka eragin zuen, hain zuzen ere, eskuin muturra boterera eramateko arrisku erreala zekarrelako. Ensemble-ko diputatu macronista andana harritu egin zen –tartean, Ipar Euskal Herriko Vincent Bru, berriz ez aurkezteko erabakia hartu zuena–. Libération-en inkestak gauza batzuk ulertzeko balio du, nahiz eta erantzun guziak ez ukan. Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetara deitu eta hiru egunetara egon zen Jordan Bardella Solèren etxean, eta disoluzioaren gauean Armaden ministroa zen etxe horretan. Bi aldeen arteko lotura egiten aritu da Solère. Bermerik ez bada ere, baliteke disoluzioaren erabakia bertan marraztu izana, edo behintzat, ekainaren 9a aitzin bertakoek horren berri ukan izana.

Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainan Macronen eta bere inguruaren "ni-ni" ["ez bat ez bestea"] postura ere hobeki ulertzen da: hein berean jarri dituzte RN eta Fronte Herritar Berria; ezkerreko batasuna LFI Frantzia Intsumisoari mugatuz eta hautagai arriskutsuaren irudia zabalduz eta RNren arriskua erabat gutxietsiz. Estrategia arriskutsu hori hobeki ulertzen da orain.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024
Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eskuinarekin osatu nahi du gehiengoa Macronek, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz

Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


2024-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Orain badakigu gutaz anitz espero dela, badugu lan anitz egiteko”

Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik,... [+]


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Bosgarren barrutian: Capdevielle Fronte Herritar Berriko hautagaia erraz gailendu da

Lehen itzuliko emaitzak berretsi eta hobetu ditu ezkerrak Bokale, Angelu eta Baionatik hasi eta Gixune eta Akamarre ingururaino hartzen duen bosgarren barrutian: bozen %62,64 lortuta, hogeita bost puntu baino gehiagoko aldea atera dio Batasun Nazionaleko eskuin muturrari... [+]


Ezkerrak hirukoiztu egin dio aldea ultraeskuinari Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 30ean, lehen itzulian, 11.000 boto eskas gehiago lortu zituen Fronte Herritar Berria koalizioak Batasun Nazionalaren aldean. Orain, 30.000 boz atera dizkio. Parisera joango diren hiru hautesbarrutietako ordezkariak Fronte Herritar Berrikoak izanen dira.


2024-07-07 | Leire Artola Arin
Laugarren hautesbarrutia: ezkerreko Iñaki Etxaniz garaile, bozen ia erdiak lortuta

Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko herri batzuk hartzen dituen hautesbarrutian %73,9ko parte-hartzea izan da, 1. itzulian baino ia puntu bat handiagoa. Fronte Herritar Berriko Etxaniz izango da Frantziako Asanbleako diputatua; lehen itzulian baino ia 10 puntu... [+]


2024-07-07 | ARGIA
Seigarren barrutian: Peio Dufau Fronte Herritar Berriko hautagai abertzalea garaile

Peio Dufau abertzaleak lehen itzuliko postuari eutsi dio eta Fronte Herritar Berriko hautagaiak irabazi ditu hauteskundeak seigarren barrutian, botoen %37,51 lortuta. Gertu izan du Christian Devèze macronista, botoen %33,62 eskuratuta, eta atzerago geratu da Victor... [+]


Eguneraketa berriak daude