Hiru hilabete pasa dira Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetatik. Uztailaren 7a zen eta guztion harridurarako ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria atera zen irabazle. Lehen itzulian garaile ateratako eskuin muturrari bidea mozteko xedez, bigarren itzulian RNren parekora jo zuten bozkatzaileek, "boto errepublikarraren" funtzioa beste behin baieztatuz. Ezkerraren garaipenaren arrazoi nagusia dugu eskuin muturra boterean nahi ez izatea. Halabeharrez, Macronen alderdiko hautagaiari eman behar izan diete botoa ezkertiar anitzek bigarren itzuliko RN-Ensemble buruz burukoetan. Horiek horrela, Macronen Ensemble taldeak lehen itzulian baino emaitza anitzez hobeak lortu zituen bigarrenean, hirugarren izatetik bigarren izatera pasaz.
Demokraziaren printzipioei segi, emaitza horiek kohabitazioa zekarten, hau da, Legebiltzarrean gehiengoa duen FHBko lehen ministro baten izendapena. Frantziako V. Errepublikan behin baino gehiagotan gertatu izan da elkarlan hori: 1986-1988an Mitterrand-Chirac, 1993-1995ean Mitterrand-Balladur eta azkenik, 1997-2022an Chirac-Jospin. Ariketa ez bada erraza ere, hori da Legebiltzarrean presidentearen alderdia gutiengoan izateak dakarrena. Kohabitazioak dakar, gehiengo argirik ukan gabe, testuz testu aitzin egin beharra, aldi oro hola edo hala dagokion gehiengo bat lortuz. Baina aldi honetan ez da horrelakorik gertatuko, ezkerraren garaipenari bizkarra erakutsi eta eskuinarekin osatuko duelako bere gobernua Macronek.
Uztailaren 7az geroztik egunak pasa dira, uda pasa da eta tartean, politika eta batez ere krisi politiko hori erabat bigarren mailan kokatu dituzten Olinpiar Jokoak. Mundua Parisi begira jarri duen hitzordu horrek zuen lehentasuna. Olinpiar Jokoak pasa eta Macronek berehala atea itxi zion ezkerrak hautagai gisa aurkezturiko Julie Castets-i, zehaztuz ezkerreko gobernurik ez zuela osatuko. Agorrilaren 26an argitu zuen postura hori Macronek. Castets ezkertiarrak ondokoa adierazi zuen orduan: "Frantsesek aldaketa nahi dutela jakin arren, orain arteko bere politikarekin segitu nahian dabil Macron". Are okerrago: "Bozkatzera joateko gogoa kentzen die bozkatzaileei, eta horrek jarriko du RN Eliseoan 2027an [ondoko Frantziako lehendakaritzako hauteskundeak 2027an dira]".
Hori horrela da eta hori da ondorio nagusia: beste behin garapenerako bidea erraztu diola eskuin muturrari Macronek. Nola? Eskuin muturrari bidea moztu dion botoaren gainetik pasatzeaz gain, eskuineko –eta are gehiago, eskuin muturreko oniritzia duen– lehen ministroa izendatuz. FHBko gobernu oro zentsuratuko zuela argitu zion Macroni Marine Le Penek agorrilaren 26an. Aitzineko egunetako proposamenei ezezkoa eman ondoren (FHBko hautagaia, Xavier Bertrand, Bernard Caseneuve…) baiezkoa eman dio Michel Barnier eskuindarraren aukerari RNk, baina baldintza baten pean: beste edozein alderdiren modura tratatzea RN Batasun Nazionala. Baietza emanik, Errepublikarrak alderdiko Barnier izanen da beraz lehen ministro eta RN beste alderdi guztien heinean jarriko du, eskuinaren muturrak dakarren arrisku eta muga guztien parean begiak hetsiz.
Eskuin muturrari bidea mozteko boto errepublikarraren eraginkortasunaz gain, hauteskundeen sinesgarritasuna bera ditu hankaz gora jarri. 2027ko Frantziako presidentetzarako eskuin muturraren garaipena erraztu dezaketen osagai inportanteak, biak ala biak.
Ez da eskuin muturrekoa Barnier, eta Le Penek argi utzi du ez duela gobernuan parte hartuko, hain zuzen, horregatik. Baina eskuin muturraren nahiari segi, ezkerra gobernutik kanpo utzi du Macronek, beharrezkoa duen gehiengoa eskuinarekin –eta eskuin muturrarekin– egitea lehenetsiz. Beste behin, eskuin muturraren normalizazioan urrats bat gehiago eman du Frantziako presidenteak.
Bigarren eskaera bat ere luzaturik du RNk Macronen gobernu berriari: eskuin muturreko 11 milioi bozkatzaileen alde doan politika bideratzea. Horretan segituko duela dudarik ez: eskuineko botoak –muturrekoak barne– ezinbestekoak dituelako gehiengoa lortzeko. FHBren programaren aurka doan austeritate politikarekin segituko du Macronek, urte hastapenean RNren botoekin pasatako Immigrazio Legearekin egin bezala, immigrazioaren aurkako politikarekin jarraituz. Eskuindarra da Barnier, aspaldiko politikaria da 73 urteko gizona eta iraganean bozkaturiko hainbat lege gogora ekartzen aritu dira aurkariak: homosexualitatearen zigorgabetzea ekarri zuen legearen aurka bozkatu zuen 1981ean, eta berrikiago, 2021ean migrazioaren aurkako postura gogorra atxiki du Europako komisarioaren aulkitik, besteak beste, etorkinei buruzko kuotak jartzearen alde eginez, etorkinen kanporaketak emendatzearen alde kokatuz eta immigrazioari buruzko erreferendum bat galdetuz.
Izendapen hori ezeztatu nahian, zentsuraren alde eginen du ezkerrak, baina Macronek eskuinaren eta eskuin muturraren babesa izanik, aitzina egin beharko luke Barnierren izendapenak.
Bukatzeko eta laburbiltzeko, erran daiteke Macron bi aldiz pasa dela herritarren hitzaren gainetik: berez Macronen politika argiki zigortu dute herritarrek –horren isla da lehen itzulian bildu zituen emaitza kaskarrak–, eta argi gelditu da bestelako politika bat galdetzeaz gain, ez dutela eskuin muturra boterean nahi –bigarren itzuliko boto errepublikarraren garaipena dugu horren froga–. Hautetsontzien emaitzen gainetik pasa da orain arteko politikarekin segituko duen lehen ministroa izendatuz.
Baina hori aski ez balitz bezala, eskuin muturrari bidea mozteko boto errepublikarraren eraginkortasunaz gain, hauteskundeen sinesgarritasuna bera ditu hankaz gora jarri. 2027ko Frantziako presidentetzarako eskuin muturraren garaipena erraztu dezaketen osagai inportanteak, biak ala biak.
Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]
Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.
Elkarrizketa-sorta hasiko du, beste behin, Macron presidenteak. "Ahalik eta gehiengorik zabalena eta egonkorrena osatzeko" egingo duela lan esan du Macronek, herrialdea ez dadin "blokatuta eta ahulduta" gera.
Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]
Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]
Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]
Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]
Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko– EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]
Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]
20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]
Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.
Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]
Libération egunkariak eramandako ikerketaren emaitza da: gutienez abendutik elkartu dira eskuin muturreko RNeko Jordan Bardella eta Marine Le Pen Emmanuel Macron presidentearen hurbilekoekin. Macronen kontseilari hurbila den Thierry Soleren etxean egin dituzte ezkutuko... [+]