"Maccabi, gerra makineriaren kate maila"

  • Aste honetan zenbait talde antimilitaristak, internazionalistak eta errefuxiatuen aldekok Euskal Herriko armagintza mahaigaineratzeko jardunaldiak jarri dituzte abian Gasteizen. “Gerrarako eusko label armak” lelotik tiraka, antolatzaileek salatu nahi izan dute hemen ekoiztutako tresneria belikoa urruneko gatazka armatuetan giza eskubideak zanpatzeko baliatzen den bitartean, gatazka horietatik ihesian datozen pertsonei gizalegezko harrera ukatzen diegula.


2019ko urtarrilaren 24an - 09:08
Argazkia: @halabedi

Izan ere, gugandik milaka kilometrotara gertatzen diren gerrak, urtean 70 milioi lagun erbestera bultzatzen dituztenak, gurean bertan dute sorburua. Euskal Herrian armagintza industrian diharduten ehundik gorako enpresek 500 milio baino gehiagoko etekina eragiten dute urtean.

Zerrenda luzea da. Badira arlo aeroespazialean ari direnak; hala nola, ITP edota Aernova; ekoizpena misil eta elektronika militarrera bideratzen dutenak, SENER, kasu; gerra-tanke eta ibilgailu militarrak egiten dituztenak, SAPA, esaterako; edota SIDENORrek bezala, armagintzarako lehengaiak saltzen dituztenak…

Baina, gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, gerraren makineria ez dugu elikatzen bakarrik armak edota euren osagaiak salduz. Gerra Unibertsitateak ere elikatzen du, bere baliabideak ikerkuntza eta ekoizpen militarrera bideratuz; eta Eusko Jaurlaritzak, gastu militarrean etengabeko gorakada duten aurrekontu ofizialak babestuz; eta bankuek, armagintza industria finantzatuz eta bertan inbertituz… Urruneko gerrek uste baino gertuago ukitzen gaituzte.

Pentsa genezake herritar xumeok esku hartze gaitasun eskasa dugula gerraren engranajea koipeztatzen duen egitura horretan, zer esan gutxi dugula heriotza salduz patrikak betetzen dituzten enpresa pribatu eta erakunde publiko horien jardunean. Baina geuk ere erantzunkizun handia daukagu gerraren negozioa eta bere ondorioak zuritzen dituen juustifikazio ideologiko estrategia desmontatuz.

Datorren astean, hilaren 31n, eusko labeldun armagintza industria horretako lehentasunezko bezeroetako batek, Israelek, bere ordezkarietako bat bidaliko du Euskal Herrira: Tel Aviveko Maccabi saski baloi taldea. Palestinarekiko elkartasun mugimenduak hamarkada luze batez salatu duenez, Maccabi ez da kirol talde hutsa, aitzitik, Israelgo apartheid erregimenaren normalizazio kanapinaren ezinbesteko eragilea da.

Zehatzago esanda, Maccabi kirol klubak esku hartze zuzena izan du Israelgo armadaren zenbait kanpainia belikotan; eta NBEren Giza Eskubideetarako Kontalariak, Goldstone txostenean, gerra krimentzat hartu ditu maccabitarrek babestutako kanapainia hilgarri horiek.

Hain zuzen ere, 2009an talde israeldarrak armadaren aldeko propaganda kanpainia batean hartu zuen parte, “Berun Urtua” izeneko operazio militarraren testu inguruan. Operazio hark 1400 hildako utzi zituen Gazan. 2014an Ejerzitoaren Lagunen Elkartearen aldeko partida benefikoa antolatu zuten, “Babes Hesia” operazio militarraren ondorengo egunetan. Operazio hark 2202 hildako utzi zituen Palestinako eskualde hartan.

Hori guztia normaltasunez onartzea zilegitasun bermea ematen die gerra krimen horiei, gure armagintza industriak eta erakundeek elikatutako gerra krimen horiei. Eusko labeldun armak edota armetarako osagaiak eta lehengaiak saltzen dituztuzten enpresari kupidagabeak bezala, arma horiek eragindako sarraskiak justifikatzen dituztenak ere ezinbesteko kate mailak dira gerraren makinerian.

Urtarrilaren 31n, Gasteizen, aukera bat daukagu gerraren normalkuntza estrategia hori apurtzeko, Maccabiren bisita anormala bilakatuz.

Artikulu hau Halabedi Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizkoak
“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


SAPA eta Aperribay familia
Armagintzaren negozio iluna argitara

Zergatik sartzen da harri-harrobien sektoreari lotutako Aperribay familia armagintzaren industrian? Nola lortu du ordutik SAPAren moduko enpresa txiki batek bizirautea handien esparru den sektorean? Zein babes izan ditu erakundeetan edo alderdietan? Zeintzuk dira armagintzaren... [+]


ANALISIA | Gasteizkoak talde antimilitarista
Aperribaytarren SAPA industria militarrean: muskulua... edo anabolizatzaileak?

Armagintzan aritzen den SAPA Taldeak 2020ko memorian jaso zuenez, “2021ean gastuen murrizketa- edo euste-planarekin jarraituko da, enpresa, oro har, lehiakorragoa izan dadin, eta, zorpetzea gutxitzearekin batera, enpresaren ondarea kontsolidatuko da”. 2021eko... [+]


Birus batek militarren lotsak agerian uzten dituenean (edo galoidun ergel baten frustrazioa)

Defentsako Estatu Nagusiko (JEMAD) buruak hilaren 20an adierazi zuenez, "Bizitzea edo borrokatzea egokitu zaigun gerra irregular eta arraro honetan, denok gara soldaduak"; hala, bezperan egindako adierazpenetan azpimarratzen zuen "armarik gabeko gerra"... [+]


2017-09-24 | Estitxu Eizagirre
Etxean uso kanpoan kondor

Indarkeria militarrak munduko edozein txokotan jendea hiltzea negozio da Euskal Herriko ehun bat enpresarentzat. Ez alferrik, erakunde publikoek industria hau sustatzen dutela azaldu digu Gasteizkoak kolektiboak. Aldiz, herritarrok zeharo hunkitzen gara, eta asaldatzen, arma... [+]


Eguneraketa berriak daude