Lur azpiko ur-erreserbak ez dira onenean Ipar Euskal Herrian

  • Ipar Euskal Herria, ur eskasiagatik zaintza pean? Prefeturak ez du oraino agindurik ez neurririk inposatu, baina laster egin lezake.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko ekainaren 6an - 07:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Lur azpiko erreserbak ez dira pikoan. Negu honetan ez du aski euri, aski elur egin eta ondorioz iragan urteko egoera arranguragarria errepikatzea gerta liteke. Hemendik eta hamar urtera, gainera, Iparraldeko iturrien %30 idortuko dela ohartarazi du Hirigune Elkargoaren ikerketa batek. Aurtengo udari begira, Elkargoak jada abiatu du ur kontsumo arduratsua bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina, eta hainbat obra ere hasiak dira ur banaketa sisteman. Jon Haritxelar, Hazparne eta Bidaxunealdeko ur-zerbitzuko teknikariak hainbat xehetasun eman dizkigu Goiz Berri saioan.

 


Ingurumena kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Lurraldea eta arkitektura
Lorategiak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.