Ipar Euskal Herria, ur eskasiagatik zaintza pean? Prefeturak ez du oraino agindurik ez neurririk inposatu, baina laster egin lezake.
Lur azpiko erreserbak ez dira pikoan. Negu honetan ez du aski euri, aski elur egin eta ondorioz iragan urteko egoera arranguragarria errepikatzea gerta liteke. Hemendik eta hamar urtera, gainera, Iparraldeko iturrien %30 idortuko dela ohartarazi du Hirigune Elkargoaren ikerketa batek. Aurtengo udari begira, Elkargoak jada abiatu du ur kontsumo arduratsua bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina, eta hainbat obra ere hasiak dira ur banaketa sisteman. Jon Haritxelar, Hazparne eta Bidaxunealdeko ur-zerbitzuko teknikariak hainbat xehetasun eman dizkigu Goiz Berri saioan.