Loiuko aireportua handitzeko presionatzen hasi da Bilbao Air, inguruko udalerriekin kontsultatu gabe

  • Jon Gangoiti Bilbao Air sozietate publikoko zuzendariak adierazi du pentsatu behar dela “epe ertainean” Bizkaiko aireportua nola handitu.

Bost milioi erabiltzailerentzat pentsatutako aireportua handitzeko premiaz hitz egin du Bilbao Air-ek, aurten bidaiari kopuru horretara iritsi ez den arren (argazkia: Basotxerri CC-by-sa).

2017ko uztailaren 20an - 09:36

Aireportuak aurtengo lehen sei hilabeteetan izan duen jarduerari buruzko datuak ematearekin batera egin ditu adierazpenok Gangoitik. Deiak jaso duenez, %10 inguru hazi da Loiuko bidaiari kopurua iazko lehen seihilekoarekin alderatuta. Bilbao Air-en zuzendariaren ustez, tendentzia mantenduz gero bost milioi bidaiari gainditu ditzake azpiegiturak 2017an.

Asmo horiekin desados agertu da Bizkaiko egunkarian Josu Begoña Loiuko alkatea. Begoñak azaldu duenez, Bilbao Air sozietateko kide dira aireportuaren inguruko udalerriak, baina elkarte horren bileretan ez da aireportua handitzeaz hitz egin. Gainera, esplikatu du sozietateko partaide guztiak bat etorri izan direla ordutegiak zabaltzearen aurka edo gaueko hegaldien kontra.

Eskari bera 2015ean, bidaiari gutxiagorekin

Gangoitik aste honetan eman dituen datuen arabera, 2,3 milioi bidaiari pasa dira Loiutik 2017ko lehen seihilekoan. Baina bidaiari kopuru apalagoak ere aski izan zituen aireportua handitu behar zela esateko 2015ean. Orduan 2 milioi bidaiarira iristen ez ziren datuekin hasi zen aireportua handitzeko premiaz hitz egiten.

Gainera, duela bi urte Gangoitik berak azaldu zuenez, Loiuko aireportua gaur egungo egiturarekin 5-6 milioi bidaiarirentzat pentsatuta dago, oraindik aireportuak inoiz lortu ez dituen kopuruak alegia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Loiuko aireportua
2022-01-12 | ARGIA
Loiuko aireportuko langile baten antsietatea lan istriputzat jo dute auzitegietan

Epaileak lotura zuzena antzeman du langileak pairatutako antsietatearen eta lan gatazkaren artean, eta hortaz, lan istriputzat jo du kasua.


Lanuzteak hasi dituzte Iberiako langileek Loiuko aireportuan

Asteazkenetik ostiralera, bederatzi orduko lanuzteak egingo dituzte egunero Loiuko aireportuko Iberia enpresaren lurreko langileek, lan baldintza hobeak eskatzeko.


2019-05-02 | ARGIA
Loiuko aireportuko zuzendaria, greba eskubidea zapaltzeagatik auzitara

CSIF sindikatuak jakinarazi duenez Cristina Echeverria Bilboko Aireportuko zuzendariaren kontrako salaketa jarriko du, gutxieneko zerbitzuen inguruan Sustapen Ministerioak emandako irizpideak ez betetzeagatik.


Low costa garesti ateratzen denean: Vuelingen arazoek eragina izan dute Loiun ere

Airelinearen arabera, “akats operatiboek” eragin dituzte gora-beherak. Espainiako sustapen ministerioak eta Kataluniako Generalitateak ikerketak abiatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude