Lizarra, eskutada bete etekin

  • Berritu dugu etxeko ate-etxeen habeetako lizarra (Fraxinus excelsior). Zenbait tokitan elorri zuria jartzen dute (Crataegus monogyna). Egun luzeenak ospatzen ditugu orain, baita eguna mozten den arteko datozen sei hilabeteotan negurako bildu eta jasoko ditugun uztei bide ona opatzea ere, geure onerako, noski. Gurtzarako zerbaitegatik erabiliko dugu lizarra. Hori ez da egun batetik besterako asmakizuna. Lizarra zuhaitz sakratua da, kristauek ere badakite ez dagoela bedeinkatu beharrik. Etxe ondoan izaten dugu eta itzalaz gain makina bat etekin eskaintzen digu: tximistak uxatu, egur eta zur ona eman, larreak agortzen direnerako harmenetan biltzen den aziendarentzako bazka eta abar. Bizitzeko ingurukoaren premia izan dugun artean, lizarra gure zuhaitzik garrantzitsuenetakoa izan da; hurritza bezala (Corylus avellana).


2022ko ekainaren 22an - 07:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lizarra bakartia da, ez duzu ikusiko lizardi garbi handirik. Bakar samar eta ura dagoen lur fresko eta aberatsetan hazten da. Urik bada lurrean, bere kasa ederki ugaltzen da, haziak haizetan hegan sakabanatzera jostatuz. Euskal Herri osoan topatuko duzu. Ez horrela bere ahizpa lizar loreduna (Fraxinus ornus), Arabako Badaiako eta Arratoko mendietan besterik aurkituko ez duzuna. Lizar arruntak ez bezala horrek loraldi ikusgarria ematen du.

Lizarretik sortzen da mana. Mana lizarra bedeinkatu beharrik ez dagoela badakiten sekta horretakoek goratu zuten. Jaki berezia da, lizarraren izerdia eraldatuz egiten dena. Uda partean lizarraren azalean ebakiak egiten dira, eta horietatik zuhaitzak galduko duen izerdia biltzen da; irakin eta azukreak kontzentratuta sortzen da mana. Azukrearen ordezko eta sendagai bezala erabiltzen da oraindik ere. Batez ere Siziliako iparraldeko Madonie Parkean, eta lizar loredunetik sortzen da. Ezagunak dira, baita ere, izerdia bera hartzitzen utzi eta sortzen diren likoreak. Ziburuko Luxiaenian hostoekin Lizarnoa edari sonatua egiten dute. Eta izerdiaren likorea noizko?

Lizarraren zura ere ez da saguzarraren eguerdiko doministikua. Dentsitate ertaina du, 450-860 kg/m3, kolore argia eta hari dotorea. Oso egonkorra da eta era berean elastikoa eta irmoa; gure aitonak zioen bezala, zimela, hausten zaila. Kirtenak, karroak, altzariak, aulkiak, kirolerako erraketak, palak, eskiak, eskalaproiak, belaontzietako ezpeletak, maiatzak eta abar egiten dira. Altsuma berri gazteekin, berriz, txilibituak. Su egurra eta ikatza bikainak ematen ditu.

Bere zurak soinua (buila, burrunda…) hartu edo xurgatzeko gaitasuna du. Horregatik Europa iparraldean unibertsitate eta eskola, kartzela eta erietxeetan oso erabilia da, eragin lasaitzailea baitauka.

Lizarra, bizkarrekoak emateko kirtena eta ondorengo erietxeko ohea eta aulkia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2025-09-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Aspis sugegorria
Gorrian zuri

Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]


Suteak

Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]


2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


2025-09-15 | Jakoba Errekondo
Arboletarako eroa daukat

Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


Eguneraketa berriak daude