Lindanoak kutsatzen jarraitzen du: non egin zituzten isurketa ilegalak?

  • Ekologistak Martxan talde ekologistak Filtrala plataformaren bidez jakin nahi du zein toki zehatzetan egin ziren isurketa horiek. Gai toxikoa duela urteak debekaturik dagoen arren, oraindik Espainiako Estatuko erreka askotan aurki daiteke, baita Euskal Herrian ere.


2018ko uztailaren 12an - 15:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lindanoa asko zabaldu zen industriarako eta intsektizidentzako duela hainbat hamarkada, Bizkaian Chemical SA, Nexana SA edo Insecticidas Cóndor-ek produzitu edo erabiltzen zituzten, adibidez.  Orain guztiz debekaturik dago, minbizia sortzen duela frogaturik geratu baita. Hala ere Espainiako Estatuko bederatzi konfederazio hidrografikoek emandako datuen arabera, lindanoak sorturiko kutsadura ohikoa da oraindik.

Hego Euskal Herrian, Ebro arroan lindano substantziaren presentzia baimendutakoaren bikoitza da eta Bizkaia eta Gipuzkoako erreketan ere erraz gainditzen du muga hori. Oiola urtegian, Lemoizko Jata mendian, Iguzkitzan eta Zadorran agertu izan dira lindano arrastoak, besteak beste.

Debekuaren aurrean, bere garaian enpresek legez kanpoko isurketak egin zituzten toki ugaritan –kasu askotan, garraiolarien ezezagutza baliatuz–, eta haien kokapen zehatza jakin ezean, ekologistek zaila ikusten dute egoerari buelta ematea. Horregatik, Espainiako Estatuan kanpaina abiatu dute Filtralarekin batera sare sozialetan, informazioa lortu aldera. Plataforma horrek ahalbidetzen du datuak modu anomimo eta seguruan ematea postakutxa birtual baten bidez.

Ekologistak Martxanen ustez herritarren parte-hartzea beharrezkoa da kutsadura arazo larri hori konpontzeko.

 


Irakurri gehiago: Ingurumena Lindanoa Kutsadura
Ingurumena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 30
'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian'
ESKAINTZA | Liburua opari, maiatzak 8 baino lehen harpidetuz gero

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.