Libia ekialdeak autonomia deklaratu du

  • Cyrenaicak, Libia ekialdeko eskualdeak, autonomia –hedabide batzuek "erdi-autonomia" terminoa erabili dute– deklaratu du, atzo Benghazi hirian egindako kongresu baten ostean. Tribuetako buruek eta milizietako komandante ugarik parte hartu zuten kongresuan.


2012ko martxoaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Benghaziko kaleak, otsailean, Libiar iraultzaren urteurrenean.

Kongresuaren antolatzaileek adierazi dutenez, hainbat hamarkadatan –Muammar al Gaddafi boterean egon zen urteetan– Cyrenaica alde batera utzia izan da, eta bada garaia berari dagozkion kontuetan erabaki ahal izateko.

Sirte hiriaren eta Egiptoko mugaren artean zabaltzen da Cyrenaica, eta han daude Libiako petrolio-hobien %66. Bere Parlamentua sortu nahi du, baita Finantza, Defentsa eta Petrolio Ministerioak ere.

Trantsizioko Kontseilu Nazionala Cyrenaicaren autonomiaren aurka azaldu da, herrialde osoaren zatiketa ekarriko duelakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Muammar Gaddafi
2018-10-28 | Karlos Zurutuza
Etxe galdua

Gerra zibila bukatu eta zazpi urtera egoera oso larria da Libian. Estatua ez ezik, herria ere galdu dute libiarrek.


2013-06-21 | ARGIA
Gaddafik Sarkozy finantzatu zuela diote akusazio berriek

Muammar Gaddafi libiar agintari ohiak Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen hauteskunde kanpaina finantzatu zuen 2007an, elkarren arteko bileretan itzultzaile bezala aritu zen Moftah Missouri enbaxadore libiarrak jakinarazi duenez.


Zergatik egin dio eraso Frantziak Maliri?

Frantziako armadak Maliren kontrako erasoa hasi zuen joan den ostiralean. Interbentzio militarraren zergatia, Jean-Marc Ayrault lehen ministroaren esanetan, "mehatxu terrorista" geldiaraztea da. Baina, zein da erasoaren testuingurua?


2012-03-13
Gaddafik Sarkozyri 2007ko hauteskundeetarako 50 milioi euro eman zizkiola zabaldu dute

Mediapart egunkari digitalari filtratutako epaiketa prozesu bateko dokumentu sekretuaren arabera, Muammar al Gaddafi Libiako buruzagi ohiak Nicolas Sarkozyren 2007ko hauteskunde kanpaina diruz lagundu zuen. 


2011-10-21
Gaddafi hil dute errebeldeek

Atzo hil zuten Muamar al-Gaddafi Sirten. NATOren bonbardaketa batean zauritu zen eta ondoren errebeldeek hil zuten. Gaddafiren heriotzarekin 42 urteko diktadurari amaiera eman zaio.

NATOk eta AEBk esan dute ez dutela Gaddafiren heriotzaren inguruko informazio zehatzik. Ustez... [+]


Eguneraketa berriak daude