Libano, herrialde txiki baten borroka handia

  • Nabatieh, Libanoko hegoaldera iritsi bezain pronto deigarri egiten den lehen gauza bide bazterretan pilatzen diren Amal eta Hezbolaren banderak dira. Dena den, mendebaldeko komunikabideek aurkeztutako errealitatearen arrastorik ez dago. Mugimendu integristak nagusi diren lurraldea honetan, ez dago Sharia edo fundamentalismoaren zantzurik.


2017ko abuztuaren 28an - 11:03

Biztanleen abegitasuna eta lasaitasuna besterik ez. Israelen okupazioaren aztarnak ordea nonahi ikusi daitezke. Baitere libanotarren behin eta berriro altxatzeko gaitasuna.

Israelen eta Libanoren arteko harremana odolez zipriztindutakoa izan da. Asko eta askotariak izan dira Israelek Libanoko lurretan burututako operazio militarrak. 1978. urtean Libanoko hegoaldera ihes egindako palestinar askapen mugimenduko kideak akatzeko nahian erasoaldia burutu zuen Israelek. Libanoko Gerra Zibilaren testuingurua baliatuz 1982. urtean Beirut arte iritsi zen Israeleko armada eta 1985. urtetik 2000. urtera Litani ibaiko hegoaldea okupatu zuten. 2006. urtean erasoaldi berri bat pairatu zuen Libanoko hegoaldeak, baina oraingo honetan Israelek ez zuen lurraldea okupatzea lortu.

Egungo egoera gatazkatsua ez bada ere, nabaria da tentsioa Libanon. Tropak erreztasunez topatu daitezke kaleetan eta hainbat checkpoint daude herrialde osoan zehar. Israeleko mugan, hau da, Libanoko hegoaldean Hezbularen presentzia agerikoa da. Hauek beste alderdi eta mugimenduekin batera, tartean Libanoko Alderdi Komunista, izan ziren Israeli aurre egin ziotenak. Izan ere, Libanoko Alderdi Komunista testuinguru honetan sortu zen. Palestina okupatuta zelarik, eta Palestinako mugimendu ezkertiarrak ederutzat hartuz, sortu zen ekinbide internazionalista duen alderdia. Berea egiten du palestinarren askapen borroka, haiena ere borroka antiinperialista eta antisionista delako. Berez, bi dira Libanon aurkitu ditzazkegun alderdi komunistak. Bata, aipatutako Libanoko Alderdi Komunista, SESBri geihago lotuta, bestea Ekintza Komunistaren Erakundea. Hauek bere ekinbide politikoa Libanoko errealitate etnografikora moldatzea beharrezkotzat dute. Ezberdintasunak ezberdintasun, bi alderdiek argi daukate Libanoko sistema politikoa aldatzea egungo lehentasuna dela. Mugimendu komunista ahulduta egon ez ezik, kriminalizazioa pairatzen dute Libanoko sistema politiko sektarioa dela eta. Alderdi politikoek komunitate erlijiosoak islatzen dituzte eta soilik hauen interesak defendatzeaz arduratzen dira. Kargu politikoak familia bereko kideen artean banatzen dituzte sarritan. Egoera honi aurre egiten dion alderdi bakarrenatarikoa Libanoko Alderdi Komunista da, bertako kideek ez baitute onartuko alderdi sektarioekin elkartzea, gobernu edo parlamenduan sartzearren. Erabaki honek alderdia ahultzen badu ere beraien iritziz garrantzitsua da behintzat Libanon ordezkaritza izatea. Errealitate honi buelta emateko bi esparrutan lan egiten dute: hauteskunde sistema aldatzea (hautesle kupoa komunitateen araberekoa da) eta kaleak astintzea haien presentzia sendotuz.

Israelen erresistentziaz aritzerakoan, derrigorrezkoa da Israelen Babesleen Kontrako Libanoko Boikota (Campaign to Boycott Supportes of Israel-Libanon). Libanotar eta palestinarrez osatutako ekimen honek Israel babesten duten produktuei, eragile kulturalei eta abarrei boikota egiten die. Beraien hitzetan “Entitate Sionistak” ez du zilegitasunik eta, hori dela eta, Israelen normalizazioaren aurka egiten dute. Entitate Sionista honen helburua palestinar lurretan finkatzea denez, eta horretarako zilegitasunik ez duen Estatua desagertarazteko hainbat estrategia erabiltzen dituzte. Betiere juduen kontra egin gabe eta hauen bizimodu normala baldintzatu gabe. Palestinan denontzatko lekua badagoelako, Estatu Juduan ordea ez. Estrategietako bat, Israelera doazen musikarien eta artisten kontrako boikota sustatzea da. Hauekin hitz egiten dute Libanon ez jotzeko eta lortzen ez badute, euren jarduna ahalik eta gehien zailtzea da. Funtsean, Libano eta Israelen arteko harremanak ahultzen saiatzen dira.

Israel libanotarren etsai onartua da. Libanoko egoera erraza ez izan arren, libanotarrek hainbat borraka uztartzen dituzte, tartean Israeli boikota. Borroka honetan Palestinako eta Libanoko herriekiko elkartasuna lantzeko ezinbesteko tresna dugu BDZ kanpaina. Han eta hemen borrokak uztartuz lortuko baitugu herrien zapalkuntzei aurre egin.

Jatorrizko artikulua Askapena talde internazionalistaren webgunean argitaratu dute


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Libano
2024-03-24 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko

Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka... [+]


PODCAST 2x31 | Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko

Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka... [+]


Eguneraketa berriak daude