"LGBT kolektiboan zaurgarrienak garenak eskubiderik gabe jarraitzera kondenatu gaituzte"

  • Trans Legea ez du tramitera onartuko Espainiako Kongresuak, PSOEk abstenitzea erabaki ostean lege-proiektuak ez baititu nahikoa boto lortuko. Borrokan jarraituko dutela esan digu Edurne LH aktibista iruindarrak, baina gogorra izan dela onartu du: “Jasan behar izan dugu gizarte guztiak gu epaitzea eta erabakitzea besteek dagoeneko dituzten eskubideak merezi ote ditugun”.


2021eko maiatzaren 18an - 17:30

Kongresuan gaur gertatzen ari denaz zein balorazio egiten duzu?

PSOEk bat egin du ultraeskuinarekin eta ultrakatolikoekin eta blokeatu egin du hamarkadatan ukatu zaizkigun eskubideak onartzen zituen Trans Lege integrala. Progresismoaren kutsua, LGBT eskubideen aldeko kutsua du alderdiak, baina errealitatea da eskuin muturraren posizio bera hartu duela.

Iruzur egin dizueten sentsazioa duzu?

Pertsonalki, PSOEk aspaldi daraman norabidea kontuan harturik ez nau harritu. Baina LGBT kolektiboen borroka alde batera utzi dute guztiz, hain juxtu kolektibo horren barruan zaurgarrienak garenak eskubiderik gabe jarraitzera kondenatuz. LGBT lege orokorrago batean sartu nahi gaituzte transexualok, baina lege horretan ez da sakonduko behar bezainbeste gure eskubideetan. Azken finean, PSOEk bere burua autorretratatu du: barneratuta duten transfobia agerian geratu da.

"PSOEk bere burua autorretratatu du: barneratuta duten transfobia agerian geratu da"

Nekatuta zaudete? Zuen eskubideekin jolasten urteak daramatzatela iruditzen zaizu?

Egia da denboran luzatzen ari den borroka dela, beti esaten digutela “orain ez da unea, aurrerago…”, eta bai, horrek nekatu egiten du, baina ez dugu etsiko eta gure eskubideen alde segituko dugu. Legeak berak eragin duen polemika gogorra izan da edozein pertsona transexualentzat, jasan behar izan dugu gizarte guztiak gu epaitzea eta erabakitzea besteek dagoeneko dituzten eskubideak merezi ote ditugun.

Orain zer?

Bide honetatik edota beste batzuetatik borrokan jarraituko dugu, jarri ditugun marra gorriak onartzen zaizkigun arte: despatologizazioa (Osasunaren Mundu Erakundeak dagoeneko jasotzen duena legean islatuko litzateke); genero autodeterminazioa baimentzea, dokumentuetan hala identifikatzeko gaur egun dauden trabak ezabatuz; adin txikiko transexualei babesa ematea; eta binario ez diren pertsonak aitortzea. Ez gara ezer egin gabe geratuko, hori seguru.

* Trans Legea onartzeko hainbat aktibistak egin zuten gose-grebaren harira ere elkarrizketatu genuen Edurne LH: "Irudikatzen den gatazka, mugimendu feminista vs. kolektibo transexuala, ez da erreala"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Trans legearen erreformaren harira, Ekai Lersundiren aitak: "Egun berezia da Ekaik nahi zuena lortzeko"

Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek. 


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Eguneraketa berriak daude