Lesbosen elikagaiak banatzeko behar adina diru bildu du Zaporeak proiektuak

  • Urtarrilaren erdialdean hasi zuen diru-bilketa, furgoneta bat erosteko helburuarekin 40.000 euro biltzeko. Sare sozialen bidez jakinarazi du Zaporeak-ek lortu dutela kopuru horretara iristea.


2020ko urtarrilaren 28an - 15:04
Zaporeak proiektuko bolondres batzuk. Argazkia: @PreyectoSabores
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Furgoneta berriak Lesbos irlan (Grezia) dauden errefuxiatuei janaria banatzea ahalbidetuko die proiektuan lanean diharduten langileei. "Euskal gizartearen babesa" eskertu dute. Lagungarri izan dira Iruñean antolatu zituzten bi musika jaialdiak, behar zuten diru kopurura iristeko.

Martxora bitarteko epea jarri zuten crowdfounding kanpaina zabaldu zutenean, urtarrilaren 14an egindako agerraldian. Baina bi aste besterik ez dira igaro, eta 40.000 euroko langara iritsi dira. Behar zen dirua lortu ezean, adierazi zuten ezin izango luketela egunero milaka errefuxiatu elikatzen jarraitu Moriako errefuxiatuen kanpalekuan.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude