Lekeition neska talde bati behin eta berriro eraso egin ziotela salatu du Potxuak Martxanek

  • Urriaren 28an, larunbata, neska talde bat behin eta berriro izan zen erasotua Lekeition. Horren harira, herriko Potxuak Martxan emakume taldeak elkarretaratzea deitu du azaroaren 3rako, arratsaldeko zortzietan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 3an - 08:13
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Potxuak Martxan emakume taldeak sare sozialetan zabaldu duenez, erasoen aurrean mutil talde batek erasotzaileei planto egin zien; hala ere, horietako bat ere "bortizki" erasotua izan zen.

"Herritarrok ere aurre egin behar diegu erasotzaileei, eta argi eta garbi utzi, ez dugula eraso gehiago onartuko", horren aurrean, eta denen artean erasoak ekiditzea lortzeko, elkarretaratzea deitu dute biharko, azaroak 3, arratsaldeko zortzietan Eskolapean.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Eguneraketa berriak daude