Lehen Itzulia: Herriko Etxeen %20a jadanik metamorfosi ekologikoaren Itunaz engaiatuak

  • Martxoaren 15eko Herriko bozetako lehen itzulitik landa, Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 32 zerrenda hautatuak izan dira. Hots, 32 herriko etxe(*) guttienez Bizi! elkarteak proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duten herriko taldeetaz kudeatuak izanen dira. Alabainan, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duten 32 zerrenda herriko bozetako lehen itzulitik landa hautatuak izan dira.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 17an - 08:21
Ostegunean, Martxoaren 5ean, Bizi elkartearen Ituna 2020aren izenpetze ofizialaren gaualdian zerrenda buruak Itunarekin.

Beste 12 herritan, Ituna izenpetu duten 33 zerrenda buruk beren zerrenda atxikitzen dute bigarren itzuliarentzat. Bizik deia luzatzen du hautesleei bozkatu aitzin so egin dezaten beren hautuko zerrendak ea Ituna izenpetu duen (hemen: pacte2020.bizimugi.eu).

Ondorengo herrietaz hari gira:

AZKAINE: Pierre Clausell zerrenda, Jean-Louis Fournier zerrenda, Jean-Louis Laduche zerrenda, Bénédicte Luberriaga zerrenda, Gorka Taberna zerrenda; BAIONA: Mathieu Bergé zerrenda Jean-René Etchegaray zerrenda, Henri Etcheto zerrenda, Jean-Claude Iriart zerrenda; BIARRITZE : Maider Arosteguy zerrenda, Guillaume Barucq zerrenda, Brice Morin zerrenda,Nathalie Motsch zerrenda, Michel Veunac zerrenda ; BOKALE: Dominique Lavigne zerrenda, Marie-Ange Thébaud zerrenda; HENDAIA: Pascal Destruhaut zerrenda, Kotte Ecenarro zerrenda, Laetitia Navarron zerrenda; ITSASU: Mikel Hiribarren zerrenda, Jean-Paul Iturburua zerrenda ; MAULE: Beñat Elkegaray zerrenda, Michel Etchebest zerrenda, Louis Labadot zerrenda; SENPERE: Jean-François Béderède zerrenda, Dominique Idiart zerrenda ; URKETA: Raymond Darricarrère zerrena; URRUÑA : Philippe Aramendi zerrenda ; UZTARITZE: Bruno Carrère zerrenda, Bruno Cendrès zerrenda, Dominique Lesbats zerrenda.; ZIBURU : Eneko Aldana-Douat zerrenda Dominique Duguet zerrenda;

Bigarren itzulia iraganen den herri horietan, Bizi!k noski deitzen du Ituna izenpetu ez duten zerrenden gaztigatzerat.

Herriko etxeen eta elkargoaren mailan azken finean hautatuak diren zerrendek hartuak ukanen dituzten engaiamenduen gauzatzearen jarraipenaz arduratzen den Hitza Hitz batzordeak bere lana jarraituko du datozen asteetan eta zabaltzeko xedea du. Batzorde hortan parte hartu nahi luketen pertsonek jadanik ezagutarazten ahal dituzte beren xedeak helbide honetan: comite.hitzahitz@gmail.com.

(*) Aiziritze, Aiherra, Aldude, Anauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Behaskane, Bidarte, Biriatu, Donazaharre, Donibane Garazi, Donapaleu, Eiheralarre, Ezpeleta, Ezterenzubi, Gabadi, Gamarte, Hazparne, Hiriburu, Irulegi, Izura, Jatsu, Kanbo,Liginaga-Astüe, Mugerre, Muskildi, Pagola, Sara, Urepele, Zaro


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri bozak 2020
2021-08-04 | Euskal Irratiak
Bokaldarrek berriz bozkatu beharko dute, iazko herriko bozetan iruzur elektoralak izan zirela erabaki baitu auzitegiak

Hauteskunde egunean, oposizioak ohartarazi bi akats nagusi onartu ditu epaileak.


2021-07-19 | ARGIA
Marie-José Mialocq Arbonako alkate berrautatu dute

Marie-José Mialocq-ek Arbonako hauteskundeak bigarren aldiz irabazi ditu. 2020ko martxoko bozketan Beñat Arlaren zerrendak helegitea jarri zuen eta auzitegiak onartu. Uztailaren 18an egin dituzte hauteskundeak bigarren aldiz.


2020-07-12 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Barne kolonialismoa

Aktualitatea ez zait batere interesatzen –zutabe hauetarako, bistan da; bestela aktualitatearen kontsumitzaile ohikoa naiz, are garaiaren arabera tiraniaren menpekoa–; baina batzuetan iruditzen zait azkar asko ahaztuko dugun txikikeriaren batek erakuts dezakeela... [+]


Herri bozak 2020: bigarren itzulia
Xinaurri lanaren uzta

Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]


Joseba Erremundegi, Etxegaraien zerrendako abertzale ezkertiarra
"Masa euskalduna iratzartzea lortu behar dugu"

Jean-Rene Etxegaraien zerrendan aurkezteko hautua egin zuen Joseba Erremundegi abertzale eta euskaltzaleak. Justuki abertzale eta euskaltzale den horri luzatu dizkiogu bizpahiru galdera, hautatu duen zerrenda ez delako abertzalea eta eskuinekoak ere dituelako bere taldean.


Eguneraketa berriak daude