Legegintzako Herri Ekimenak aurkeztea erraztu du Eusko Legebiltzarrak

  • Herritarrek lege proposamena aurkezteko behar duten sinadura kopuruan dago aldaketa nabarmenena: 30.000tik 10.000ra jaitsi da.


2016ko ekainaren 14an - 10:02
Hemendik aurrera, 10.000 sinadura nahikoa izango dira Legegintzako Herri Ekimenak aurkezteko. (Argazkia: EH Bildu)

Legegintzako Herri Ekimena arautzeko lege proposamena onetsi du Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduk proposatuta. Hala, Osoko Bilkuran onartzeko azken tramitea bete du. Gauzak horrela, herritarrek lege proposamena abiarazteko sinadura kopurua 30.000tik 10.000ra murriztuko da.

Igor Lopez de Munain EH Bilduko legebiltzarkidearen ustetan, “emaitza positiboa da, legea aurrerapauso bat delako herritarren parte-hartzea sustatzeko bidean”. Hala ere, ohartarazi du bide horretan urrats gehiago eman behar dituztela oraindik, “jendeak gai publikoetan esku-hartze zuzena izan dezan”.

Koalizio soberanistako eledunak lege berriko hiru elementu azpimarratu ditu. Lehendabizi, sinadura kopuruaren murrizketa bera. Gero, etorkinen parte-hartzea, sinatzeko nahikoa izango delako erroldatuta egotea; orain artean beharrezkoa zen hautesle erroldan izena emanda edukitzea.

Azkenik, ekimenen sustatzaileek tramitazio osoan parte-hartzeko aukera emango du, lege proposamena aurkezten denetik behin betiko onartzen den arte. Orain artean hasierako tramitean soilik defendatu ahal zuten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Legegintzako Herri Ekimenak
2022-08-30 | ARGIA
"Osasun publikoa berreskuratzeko" herri ekimen legegilea aurkeztu nahi dute

Espainiako Estatu mailako sinadura bilketa abiatu dute, osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa bermatuko duen herri ekimen legegilea parlamentura eramateko asmoz. 500.000 sinadura lortu behar dituzte horretarako.


2016-09-27 | Unai Brea
Espainiako Gobernuak helegitea jarriko dio EAEko Herri Ekimen Legegileen lege berriari

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, Madrilek Espainiako Konstituzioaren aurkakotzat jotzen du “legearen barruko etorkinek” ekimen legegileak aurkeztu ahal izatea.


Eguneraketa berriak daude