LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek agerraldia egin dute astearte honetan Bilbon eta Iruñean, 2021eko Hego Euskal Herriko lan istripuei buruzko txostena aurkezteko, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna den apirilaren 28aren atarian.
Aurreko urteetako joerari jarraituz, gehiengo sindikalak gutxienez 68 lan heriotza zenbatu ditu 2021ean. Laneko istripuek eta laneko gaixotasunek gora egin dute lurralde guztietan: EAEn %10,2 eta Nafarroan %16,7, 2020an erregistratutako datuekin alderatuta. Hemen sindikatuek txostenari buruz zabaldu duten laburpena:
"Iaz, EAEn egunero gutxienez 205 pertsonak izan dute lan istripuren bat; Nafarroan 30 izan dira. Laneko gaixotasunei dagokienez, estatistika ofizialetan salatzen jarraitzen dugu azpierregistroa. Hego Euskal Herrian soilik gutxienez hamabi pertsona hil dira amiantoarekin lotutako patologiengatik, baina asko ez dira laneko gaixotasun gisa deklaratzen; beraz, estatistika ofizialak ez dira errealitatearekin batere fidelak. 2021ean, estatistika ofizialek 35 lan heriotza jasotzen dituzte EAEn eta 13 Nafarroan, aurreko urtean baino zortzi eta bi langile gehiago hil ziren, hurrenez hurren. Gehiengo sindikalak, ordea, 48 lan heriotza zenbatu ditu EAEn, eta 20 Nafarroan, informazioa eskuratzeko aukerarik ez izatearekin batera.
Lan heriotzen artean, %26 ez traumatikoak izan dira, %14 altueratik erorita, %22 in itinere, eta %28 harrapaketa edo kolperen baten ondorioz. Bestetik, %19 azpikontratatuak ziren eta hildakoen %15,6 garraiolariak.
Industriaren sektorean izan dira lan heriotza gehien (% 44), zerbitzuen sektorean ondoren ( %28) eta eraikuntzaren sektorean (%11). Aipamen berezia merezi du basogintza sektoreak, 2021ean sei langile hil baitira, guztizkoaren %13. Arrantzale bat, nekazaritza sektoreko langile bat, hamazazpi pertsona amiantoaren eraginpean eta hamar garraiolari hil dira. Era berean, gure estatistiketan erregistratuko ez ditugun arren, bi langile hil zituzten Burkina Fason, kazetari lanetan ari zirela.
Zifren dantza alde batera utzita, datu horien atzean ezkutatzen dena da lan istripu bat edo lanetik eratorritako gaixotasun bat hurbil-hurbiletik bizitzea lehen eskutik ezagutu duten pertsonen eta familien sufrimendua eta mina. Hego Euskal Herriko lan istripuei buruzko datuak ulertezinak dira, eta are gehiago kontuan hartuta istripu eta gaixotasun profesional oro saihets daitekeela baliabide tekniko eta giza baliabide egokiak jartzen badira. Hemen huts egiten jarraitzen da.
Ez da diru nahikorik bideratzen lantokietan segurtasun baldintza egokientzako inbertsioari aurre egiteko. Enpresak prebentzioan gastatu behar du, langileei oinarrizko baldintzak emateko. Gasteizko eta Iruñeko gobernuek ez dituzte prebentzio politikak aldatzen, eraginkorrak ez direla ikusi bada ere, eta ez dira langile gehiago kontratatzen enpresetan prebentzioa egoki bermatzeko. Horregatik, Lan Ikuskaritzan eta Osalanen langile teknikoak gutxienez 100 gehiago izatea eskatzen dugu EAEn eta 50 gehiago Nafarroan, Europar Batasunarekin parekatzeko eta arrisku edo ezbeharrak dituzten enpresak hurbiletik ikertzeko.
Hori aldatzen ez den bitartean, prekarietateak enpresetan jarraitzen duen bitartean, urtero 50 pertsonatik gora hilko dira lanean Hego Euskal Herrian. Sindikatuek hori gerta ez dadin lanean jarraituko dugu".
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.