Bilboko lau eta bost izarretako NH eta Barceló-Nervión hoteletako gela garbitzaileek, Grupo Constant zerbitzu enpresak kontratatuak, greba mugagabea abiatu zuten azaroaren 2an, lege iruzurrean oinarritutako lan-kontratuen praktikekin amaitu eta Constanti exijitzeko bete dezala Bizkaiko ostalaritzako hitzarmena, 2018ko irailean argitaratua, Bizkaiko beste hotel batzuk egiten duten moduan. Horrela abusuzko ratioekin eta soldata miserableekin amaitzea lortuko zuten langile hauek, gaur egun garbitutako gelako 2,5 euro besterik ez baitute kobratzen (hilean 800 eurotik beherako soldata, pagak barne).
Horren aurrean, Lan Ikuskaritzak egindako arau hausteen aktak jasotzen duen moduan, hotel kateek, era koordinatuan, Cor Outsourcing enpresa kontratatu zuten greban diren pertsona guztiak ordezkatzeko. Ordezkatze hau greban dauden langileek eskatzen duten soldata baina kostu handiagoarekin egin zen, eta NHren kasuan, pertsonak Iruñetik ekarri zituen, hotelean bertan ostatu emanez, grebaren eragina deuseztatu asmoz.
Lan Ikuskaritzak ondorioztatzen duen moduan, Konstituzio Auzitegiaren sententzietan oinarrituta, ezin da egon oinarrizko eskubideak indarrik gabe uzten dituen espaziorik. Horregatik, eta grebalariak defendatzen dituen ELA sindikatuak abian jarri dituen auzibide legalak gora-behera (lau enpresei oinarrizko eskubideen urraketa leporatu die), gertatutakoaren larritasuna salatzea ezinbestekotzat jotzen dut. Are gehiago, Eusko
Jaurlaritzaren Lan Zuzendaritzak azaroaren 22an alde guztiak elkartzeko deitu zuen bileran Cor Outsourcing-ek azaltzeari uko egin zionean, enpresaren fede txarra agerian utziz.
Izan ere, oinarrian sektoreko Hitzarmen Kolektiboa ez betetzea badago ere, lan baldintza prekarioak eragiten dituena hoteletako gelak garbitzea bezalako lanbide feminizatu batean. Horri gehitu behar zaio langileek duten presio bide legala, greba alegia, ukatzea, garbitzaileak ordezkatuz.
Hori dela eta, berriki egin diren Bizkaiko Kanpuseko Batzarrean eta EHUko Gobernu Kontseiluan eskatu dut hotel hauetan gelak gehiago ez erreserbatzea gatazkak dirauen bitartean, bai grebak eragiten duen zerbitzu kaskarragoagatik, bai eta EHUk babesten dituen baloreengatik ere, hain zuzen, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna, lan baldintza duinak, eta kasu guztietan, oinarrizko eskubideen errespetua. Baita ere proposatzen dut hurrengo kontratazioen baldintza pleguetan sar dadila oinarrizko eskubideak urratzeagatik zigortuta dauden enpresak kontratatzeko debekua, gizarte ardura korporatiboak eskatzen duen moduan.
* Ángel Elías Ortega Zuzenbidean doktorea eta EHUko Lan Harremanak eta Gizarte Laguntza Fakultateko dekanoa da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]