Hirigintza plan batean zehaztu du egun eraikina dagoen lekuan lorategi bat jartzea. Gazteak arduradun politikoekin harremanetan jarri dira.
Egungo Lakaxitaren lursail berde zabalaz gain, eraikina kokatzen den lekuan zuhaitz batzuk landatzea proposatzen dute hirigintza planean. Lorategia metro karratu batzuk gehiago zabaltzeko, Udal Gobernuaren gehiengoak ezinbestekoa ikusten du eraikina eraistea. Horretarako, diru publikoko 1.300.000 euro gastatzeko asmoa dute Lakaxita osatzen duten lur eremua eta etxea bera erosteko.
Egoera horren aurrean, Lakaxitako kideak udalbatzara joan dira eraikinaren kontsolidazioa eskatzera. Hirigintza Batzordeko lehendakaria den zinegotziak beraiekin kontaktuan jartzeko interesa azaldu du, zuzenean Lakaxitan teknikari bat sartu asmoz. Gazteek, ordea, planaren eta beraien egoeraren inguruko bitartekaririk gabeko informazio zehatza eskatu diote: "Bertako beste edozein bizilaguni eman beharreko bidezko informazioa da". Lakaxitako asanbladara gonbidatu dute zinegotzia, baina ez da agertu ez delako teknikarien lan orduan sartzen. Egoera horren aurrean, gazteek jakinarazi dute aste honetan bilera bat egingo dutela udaletxean EAJko zinegotziarekin.
Elkarrizketa bide bat irekita egon arren, ohartarazi dute alkateak hedabideen bidez berretsi duela Lakaxita botatzeko asmoa: "Proiektuaren bideragarritasunaren izenean bertako etxebizitza gehienak mantentzeko asmoa dutela esan arren, armarritzat dituzten hiritarron eskubideak urratu eta informaziorako zein interpelaziorako ditugun eskumenak bortxatzen ari dira".
2012an onartu zuen Irungo Udal Gobernuak San Miguel eta Anaka auzoetarako hirigintza planaren lehen proposamena, eta iragan astean berretsi zuen bigarren moldaketa. Lakaxitako kideek salatu dute urte horietan guztietan ez beraiek eta ez gainerako auzokideek ez dutela egitasmoaren inguruko inolako informaziorik jaso, eta ez zaiela prozesuan parte hartzeko aukerarik eskaini.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.
Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]