La Haineko 'Boro' kazetaria kartzelan sartzeko arriskuan dago beste epaiketa bat dela eta

  • Autoritatearen aurkako delituak egotzita, Madrilgo Lurralde Auzitegian deklaratu beharko du Boro ezinenez ezagutzen den kazetariak. Apirilaren 16an izango da epaiketa.


2018ko urtarrilaren 05an - 11:33

2014an Madrilen Espainiako erregearen aurka izan zen manifestazio baten harira epaituko dute. Poliziari eraso egin izana leporatzen diote kazetariari. Boro La Haine eta Kaos en la Red atarietako kazetaria da eta berriki Auzitegi Nazionalean ere deklaratu behar izan du sare sozialetan terrorismoa goratzeaz akusatuta.

Iazko azaroan Audientzi Nazionalean deklaratu zuenean, sare sozialetan terrorismoa goraipatzeaz izandako epaiketa “propio” sortutakoa izan zela adierazi zuen Borok.  Hau da, lehen epaiketa hori apirilaren 16an dioten bigarren epaiketa “babesteko” egin ziotela adierazi zuen Borok; aurrekari penalak izan ditzan bere gain. Bigarren akusazioan sei urteko kartzela zigorra eskatzen dute bere aurka eta aurrekari penalak dituenez, espetxeratua izateko arriskuan egon daiteke.

Bestalde, Ruben Ollo, La Haine eta Kaos en la Red atarietako kolaboratzaileak, besteak beste,  Audientzia Nazionalean deklaratzeko zitazioa jaso du. Honi ere sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatzen diote. Guardia Zibilak irailaren 7an atxilotu zuen eta urtarrilaren 19an deklaratu beharko du epailearen aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso bi urte beteko dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Gernikan

Otsailaren 28an bi urte beteko atxilo. Egun horretarako, Gonzalez libre uztea aldarrikatzeko manifestaziora deitu du Guernica Gernikara ekimenak.


Eguneraketa berriak daude