Kubaren enbargoarekin amaitzeko eskatu die Hollandek AEBei

  • Kuba bisitatzen ari da Frantziako lehen ministro Francois Hollande. Bisitan adierazi duenaren arabera, irlaren aurkako “hamarkada luzeetako” enbargoak “Kubaren garapena larriki kaltetu du”.


2015eko maiatzaren 13an - 15:22
Mende batean Kubara joan den lehen Frantziako estatuburua da Hollande. (Argazkia: rtve.es).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

AEBei eskatu die egoera horrekin amaitzeko eta Frantziako Estatuaren laguntza eskaini du. Hollandek azaldu duenez, "Kuba momentu garrantzitsu baina zalantzazkoan dago". AEBen irlarekiko “irekiera berresteko” Frantziaren babesa azaleratu die Kubako agintariei.

Hainbat pertsonekin bildu da Hollande, horien artean, Fidel Castro buruzagi historikoarekin eta Kubako presidente Raul Castrorekin, BBCren arabera. Mende batean Kubara joan den lehen Frantziako estatuburua da Hollande.

Raul Castro, aldiz, AEBko presidente Barack Obamarekin, Errusiako presidente Vladimir Putinekin eta Francisco aita santuarekin elkartu da urtebetean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kuba
2022ko abenduaren 27
Emilio Aranguren. Euskal DNA-dun gotzain kubatarra
"Iraultza ateo deklaratu zenean, orduantxe aldaketa gure etxean"

Eguneraketa berriak daude