Kubako blokeo ekonomikoak “ez du zentzurik”, Googleko presidentearen ustez

  • “Herrialde bat modernizatzeko modurik onena adierazpen-askatasuna sustatzea eta smartphoneak eta informazio erremintak kubatarren eskura jartzea da”. Horixe idatzi du Eric Schmidt Google enpresako presidenteak sarean Kubara egindako bisita baten ondoren.


2014ko uztailaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Google enpresako presidenteak AEBetako gobernuari esan dio Kubako blokeo ekonomikoak "ez daukala zentzurik", adierazpen askatasuna sustatu nahi bada (argazkia: usnews.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Schmidtek Habana bisitatu zuen, beste hainbat herrialde bisitatu dituen bezala, bere hitzetan, "Internet aske eta irekia sustatzeko helburuarekin". Irlara egindako bidaian Kubak teknologia berriak garatzeko duen azpiegitura pobrearekin topo egin zuen: “Kuba 1950eko hamarkadan harrapatuta bizi bada, bertako Internet 1990ekoan” dagoela adierazi du.

Hoteletan eta nabigazio gune publikoetan bakarrik erabili daiteke Internet, eta tarifak garestiegiak dira herritar askorentzat. Etxean konexioa izateko aukera profesional batzuk bakarrik dute, adibidez, medikuek eta kazetariek.

“Blokeoak ez du zentzurik AEBetako interesentzat”

AEBek 50 urte baino gehiago daramatzate Kuba ekonomikoki blokeatzen. Schmidten ustetan bi herrialdeek euren jarrera aldatu behar dute arazoarekin bukatzeko, eta soluzio bat proposatu du: “Kubak bere ekonomia politiko eta komertziala zabaldu beharko luke eta AEBek blokeoa bertan behera utzi”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kuba
2022ko abenduaren 27
Emilio Aranguren. Euskal DNA-dun gotzain kubatarra
"Iraultza ateo deklaratu zenean, orduantxe aldaketa gure etxean"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!