Kubak ez du reggaetoia debekatuko


2012ko abenduaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Debekuari buruzko informazioak Orlando Vistel Kubako Musika Institutuko presidenteari Granman egindako elkarrizketa batetik abiatu ziren. Bertan Vistelek ez du reggaeetoia debekatzeaz behin ere hitz egiten, estilo horren kalitate eskasa eta kanten hitz matxistak kritikatzen dituen arren.

Hitz matxistak egitearen afera ez dagokiola reggaetoiari bakarrik zehazten du Vistelek, nahiz eta bere ustez estilo horretan afera larriagoa den.

Bakoitzak bere etxean nahi duen musika entzuteko eskubidea daukala ere badio elkarrizketan, baina espazio publikoan erregulazioaren alde agertu da. Lege bat prestatzen ari dira, bai, baina ez da “reggaetoia debekatzeko”, hedabideetan zabaldu den moduan, eduki sexistak baztertu eta musika aniztasuna bermatzeko baizik.

Gainera, Vistelek argi dauka edozein legek nolako mugak dauzkan herritarren artean: “Neurri administratiboak eta juridikoak ez dira eraginkorrak berez, sustatu nahi ditugun baloreei buruzko orientazioarekin, argitzearekin eta konbentzimenduarekin lagundu behar dira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kuba
Eguneraketa berriak daude