Kortxoenea gaztetxea eraisten ari dira

  • Ertzaintzako agenteek eta hainbat langilek astearte goizean Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxea hustu dute.


2015eko azaroaren 3an - 08:43
Ertzain gehiago joan dira Kortxoeneara eta kanpoan dagoen jendea lurrean eseri da
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Manifestazioa deitu dute eraisketa salatzeko 19:00etan Kortxoeneatik bertatik. Une honetan Ategorrieta etorbideko bidegurutzea moztu dute eraisketa salatzeko. Ertzaintza kolpeka eta arrastaka eramaten ari da jendea, zaurituak daude. Hiru pertsona atxilotu dituzte.

Gaztetxeak berak eman du hustearen berri sare sozialetan. "Huste ilegal eta bortitza" izan dela diote eta gaztetxera gerturatzeko deia zabaldu dute. 7:15ean sartu dira polizia autonomikoko agenteak Kortxoeneara aurpegia estalita.

Gazte batzuk eraikinaren teilatura igo dira. Haiek jaitsiarazi ondoren, eraikina botatzen hasi dira. Ertzain gehiago joan dira eta Kortxoenea kanpoan dagoen jendea lurrean eseri da.

Donostiako udalak komunikatua atera du, Kortxoenea eraikinaren eraistea dela eta. Udalak adierazi du eraisketa eraikinaren jabearen erabakiaren ondorioz egin dela, eta aurreko legealdian onartutako hirigintza-plangintzari jarraituta eskatu zuela jabeak eraikina eraistea. “Irailetik Udal gobernuak hainbat bilera egin ditu Kortxoenean kultura-ekintzak egiten dituen kolektiboaren ordezkaritza batekin. Horren harian, Donostiako Udalak kolektiboari argi eta garbi adierazi dio, ezinezkoa dela eraikinaren eraistea ekiditea, baldin eta jabeak hala eskatzen badu”. Udal gobernua erabiltzaileen beharrak ezagutzen dituela azaldu du komunikatuan, eta adierazi du prest dagoela irtenbideak biltzen jarraitzeko eragileekin elkarlanean.

Teilatuan zeuden gazteak indarrez jaitsiarazi dituzte
(Groseko bizilagun batek ARGIAra bidali dizkigun irudiak)

Kortxoenea, eraisketa aurrera doa:

Kortxoenean gertatutakoaz elkarrizketa gaztetxeko kide Ioritz eta Naroarekin:

Kortxoenearen eraistea bideoan jaso du ARGIAk bertatik bertara:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kortxoenea Bizirik
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!