Kontzentrazioa egin dute Koldo Arribillagaren heriotza salatzeko Gasteizen

  • Txiroen aurkako gerra gelditu. Osakidetza, Gasteizko Udala, Etxebide, Lanbide arduradunak lelopean, antolatzaileek kritikatu dute gasteiztarra erakunde publikoen “utzikeriagatik” hil zela.

Atzo Gasteizen salatu zuten euskal erakunde publikoen "utzikeriagatik" hil zela Koldo Arribillaga. / Argazkia: Gasteizen Inor Ez Etxerik Gabe.

2021eko urriaren 06an - 08:07
Azken eguneraketa: 10:14

Bihotzekoak jota hil zen Koldo Arribillaga 55 urteko gasteiztarra pasa den irailaren 8an. Estenosi aortikoa zuen gizonak, eta hil ala biziko ebakuntza egitea ukatu zion Osakidetzak, ebakuntza-oste egokia egiteko etxebizitza “duinik” ez zuela argudiatuta. Etxegabetze baten ondorioz lonja batean bizi zen, eta elkarretaratzean salatu dute erakundeek ez ziotela egoera aldatzeko alternatibarik eskaini; “hiltzen” utzi zutela salatu dute.

Kontzentrazioaren deitzailea Etxebizitza Eskubidearen Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Ekimena izan da, Osakidetzako ordezkaritza sindikalarekin eta Osasun Publikoa Aurrera Plataformarekin batera. Atzo arratsaldean Andra Maria Zuriaren plazan elkartutakoek kritikatu zuten Arribillagaren heriotzaren erantzule direla euskal erakunde publikoen “gizatasun falta”, baita “gizartearen klasismoa” zein pertsona txiroei eskaintzen zaizkien baliabide eskasak ere.

Amaitzeko, euskal erakundeei eskatu diete neurriak hartzeko horrelako kasu “samingarririk” berriro gerta ez dadin: “Eskatzen dugu bermatzeko osasun-arretarako eskubidea eta etxebizitza duina izateko eskubidea pertsona guztientzat”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


Eguneraketa berriak daude