Klima: hitzetatik ekintzetara

  • Abenduaren 8an, larunbatarekin klimaren aldeko nazioarteko mobilizazioaren karietara Bizi! mugimenduak Baionan hitzordua finkatzen du Herriko Etxe aitzinean, goizeko 10etan. Mugimendu altermundialistak justizia soziala eta klima ber borroka direla azpimarratzen du bere deian eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela, sistema aldatuz, eta ez klima!   Bestalde, klima suntsitzaileak diren inbertsioak dituzten banku etxeetan lehena den Société Générale-aren Pariseko agentzia zentralaren garbiketa operazio erraldoiaren antolatzeko mobilizaziora ere deitzen du Bizi! mugimenduak, abenduaren 14ean, COP24eko azken eguna kari Estatu eta nazioarteko beste hainbat eragilerekin.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 05ean - 09:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alarma klimatikoa jotzera deitzen dute 60 elkartek (Bizi! mugimendua barne), eta trantsizio ekologiko “anbiziotsu eta zuzenago” baten alde mobilizatzea deitzen ere!  Abenduaren 8a izanen da hainbat elkarte eta sindikatu hautatu mobilizazio eguna herritar iratzartzea azpimarratzeko justizia sozial eta ekologikoaren alde. Deitzaileek argi uzten dute Emmanuel Macron-en pausu ttipien politikak ez direla inundik ere eraginkorrak, eta ondorioz, oraino eragiteko garai denez, abenduaren 8a berriz ere aldarrikatuko dute munduan zehar finkatuak diren 120 martxa ezberdinetan:

  • politika publikoak trantsizio zuzen bati buruz itzultzea, mundu mailan, nehor ez dadin bide bazterrean utzia izan.
  • lurraldeen mailan, trantsizioaren abiadura handitzea, tokiko energi berriztagarrietan, etta bertako garrio eta etxegintza politiketan.
  • klimaren aldeko milioika enpleguen sortzea lehenestea eta industria ezberdinetan behartuak izanen diren birkonbertsioen sozialki jarraitzea.
  • egiazkoarduradunen ordain araztea eta aterabide faltsuak diren nuklear eta geo-ingeniaritza baztertzea.

Baionan, hitzordua finkatua da Herriko Etxearen aitzinean 10:00etan Martxaren hasierarentzat.

Pariseko Société Générale agentzia zentralaren garbiketa operazio erraldoia prestatzen ari dira:

Ostiralean, azaroaren 30ean, Bizi mugimenduko militanteek Baiona, Angelu eta Hiriburuko Société Générale agentzien itzulia egin dute. Ezohizko ekimena, bankuko langileekin elekatzera joan dira irailetik azkartzen doan mugimendu herritarraren zergaitien azaltzeko : Société Générale industria fosila sustengatzen duen banku frantsesetan lehena da, hauek kaltegarrienak direlarik klimarentzat, ingurumenarentzat eta biztanleriarentzat hots ikatza, ondarretako petrolioa, ur sakonetan eta Arktikoan zilaketak, eskisto-gasen esportazioa. Agentzien zuzendariei gutun bat eman diete nazioarteko eta frantses erakunde ugarik izenpetua.

COP24a Polonian iraganen dela eta, abenduaren 3 honetarik 14era Bizi! mugimenduko aktibista batzuk Société Générale-aren 5  agentzietara joan dira azaroaren 30a ostiralez, langileekin hitz egitera eta zuzendariei gutun baten hel arazteko. Bisita eta gutun horrekin, duela zonbait hilabete Société Générale jomugatzat duen mugimendu herritarraren argudioak eta aldarrikapenak azaldu dizkiete: eskisto-gasaren sustengua gelditzea eta Texasen kokatua den Rio Grande LNG proiektutik berehala ateratzea.

Dei bat luzatu dute Amis de la Terre eta ANV-COP21-ek irailaren 8an, 22 nazioarteko eta frantses eragilek sustengaturik, Pariseko Société Générale agentzia zentralaren garbiketa operazio erraldoia antolatzeko abenduaren 14an, COP24aren azken egunean, bankuak ez badu publikoki iragartzen bere politikaren aldaketarik . Bizi! mugimenduak «Herritar oro deitzen du desobedientziazko ekintza hortara jitea, bankuak azkenean bere ardurak har ditzan aldaketa klimatikoari begira» .

Albiste hau Enbatak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ekaineko zurrunbilotik

Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Eguneraketa berriak daude