Ostegunetik igandera Euskal Herrian zehar ibiliko dira Kataluniako hiru antifaxista, euren egoeraren berri emateko. Kasuaren inguruko dokumentala ere aurkeztuko dute.
Aldarricatuz eta Askapena taldeek antolatuta, itzuli bat egingo dute Kataluniako hiru kideek jasaten ari diren epaiketa salatzeko. Ostegunean Gasteizen hasi eta igandean Altsasun emango dute azken hitzaldia.
Gorroto delitua egozten diete Kataluniako sei laguni, ustez 2013. urteko urriaren 12an zenbait faxistari egindako “erasoa” dela eta. Hamazazpi urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak akusatuentzat.
Ostegunean hasiko dute bira Gasteizen, 19:00etan Zapateneon emango duten hitzaldian. Ostiralean arratsaldeko 18:00etan Tolosako kaleko eskolan izango dira akusatuak. Igandean Bilbon jarri dute hitzordua eguerdiko 12:30ean Xake espazioan eta bira Altsasun amaituko dute igandean 18:00etan. Informazio gehiago akusatuek plazaratu duten manifestuan.