Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

  • Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 9an - 07:10
Azken eguneraketa: 08:46
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurreko urteko uztailean jakinarazi zuten, Barakaldon (Bizkaia), militante politiko bati eraso ziola faxista talde batek. Tentsio une baten ostean, labanaz eraso zion Asier Garcia izeneko faxista batek, eta erasotua hiltzen saiatu zen. Sastakatzea ia guztiz saihestea lortu zuen berak, baina ebaki bat jasan zuen bularraldean.

Berriki azaldu dute, baina, erasotua izan zen pertsona zigortu dutela orain: 600 euroko isun bat jarri diote, eraso zion faxistetako bati aurre egitea egotzita. Salatu duenez, inolako frogarik gabe ezarri diote zigorra, eta helegite bat aurkeztuko du.

Iazko udan, eraso faxistaren berri ematean, aditzera eman zuten Outlaws MC taldeko kide zirela erasotzaileak. Amerikako Estatu Batuetan sortu zuten taldea 1935ean; supremazista, arrazista eta homofoboa dena, besteak beste.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.