Kataluniako Legebiltzarrak autodeterminazio eskubidea onartu du, konstituzionala desobedituz

  • Espainiako gobernuaren eskaerei erantzunez, mozioa berehala indargabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.

Maria Sirvent CUPeko kidea, Kataluniako Legebiltzarrean (Argazkia: CUP)

2019ko azaroaren 12an - 12:41

Astearte goizean onartu dute Kataluniako Legebiltzarrean CUPek aurkezturiko mozioa, “autodeterminazio eskubidea erabili eta Kataluniako herriaren nahia errespetatzeko asmoa” adierazten zuena. Espainiako gobernuaren eskaerari jarraiki, berehala esku hartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, mozioa indargabetuz.

CUP, ERC eta JxCk autodeterminazio eskubidearen alde eman dute bozka, eta Catalunya en Comu abstenitu egin da.

Ebazpenak barne biltzen zituen beste eskariei dagokienez, aldiz, aurka agertu dira ordea bai JxC zein ERC; azken alderdi honetako hiru kide abstenitu egin dira. Eskaera horiek ondokoak ziren: istiluen aurkako mossoen taldeak desegitea, baita Espainiako Polizia eta armada Kataluniatik kanporatzea ere; Generalitateko Barne ministro Miquel Buch kaleratzea, mossoek azken asteetan jazotako istiluetan izandako esku hartze motagatik; eta atxilotuentzako amnistia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude