Generalitatea eta Omnium elkartearen egoitza miatzen ari da Guardia Zibila, erreferendumaren ikerketan

  • Guardia Zibileko agenteak gaur goizean sartu dira Kataluniako Generalitatearen egoitzan, urriaren 1eko erreferendumaren ikerketa daraman epailearen agindua baliatuta. Erreferendumaren gastuen finantzaketaren arrastoen bilaka ari dira, antza, miaketan. Hedabide katalenek zabaldu dutenez, Antoni Molons Generalitateko Komunikazio zuzendaria atxilotu dute eta bere etxea miatu. Omnium Cultural elkartea miatzera ere sartu dira operazio berean.


2018ko martxoaren 15ean - 09:39
Bartzelonako 13. epaitegiaren agindua eskuetan sartu dira guardia zibilak Generalitatea miatzera. (Argazkia: Vilaweb)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Goizeko 08:00etan hasi da operazioa, urriaren 1eko erreferendumaren finantziazioa ikertzen ari den Bartzelonako 13. auzitegiko epailearen aginduz. Generalitatean guardia zibilak interesatu dira Komunikazio zuzendaritzako dokumentazioez. Antoni Molons zuzendaria atxilotuta zeukaten albiste hau argitaratzeko orduan eta bera aurrean zela egiten ari ziren miaketa.

Ordu beretsuan sartu da Guardia Zibila Omnium Cultural elkartearen egoitzan ere. Kataluniako hedabideek zabaldu dutenez, guardiek bertan atxiki dituzte elkarteko zazpi langile eta lehenbiziko gauza egin dutena izan da ordenagailuen eta erabiltzaileen kodeak aldatzea.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.